martes, 14 de abril de 2015

BESAIDERA, KUADRILLAN



Nik ere maite izan dut mendia. Ez naiz gailur erpintsuetako zalea izan, hori ere egia da, baina mendiak erakarpen berezia izan du niretzat. Egia esan, gure gaztaroko ordu asko aldapaz gora eta behera eman genituen, asteburu eta jai egunetan batez ere. Niri lan egitea ere tokatzen zitzaidan, amari ogia saltzen laguntzen bainion, baina ateratzen nituen nire ordutxoak lagunekin ospa egiteko. Eta primeran ematen genuen. Normalean goizez atera eta bazkaltzeko etxera itzultzen ginen.

Argazkikook igande jai batean joan ginen Besaidera. Kuadrillakoak ginen eta aldez aurretik plana oso ondo prestatu ez bagenuen ere, goizean Zarugaldetik atera ginen eta Udalako asti bidetik gora egin genuen, auzoraino. Polita zen orduko bidexka, ezta? Apur bat neketsua, baina tira, hamabost urte genituen eta denari eusten genion. Udalatik, berriz, ohiko bidezidorretik Besaideraino heldu ginen, hau da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintziek bat egiten duten tokira. Hura zen polita!

Hortxe dituzue “abentura zaleak”, Zubia ahizpak, Mercader, Gorostiza, Garro, Ezkurra, Larrañaga, Egidon, Jauregialzo… eta ni eskuinekoa, eserita, auskalo nori begira.
 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MERTXE GOROSTIZA 

A mí también me ha gustado el monte. Bueno, no he sido una gran aficionada a escalar altas cumbres pero para mí el monte siempre ha tenido un cierto atractivo. Muchas horas de nuestra juventud las pasamos corriendo por caminos pedregosos y subiendo y bajando cuestas, sobre todo los fines de semana y días festivos. Aunque yo ayudaba a mi madre a vender el pan, sacaba de vez en cuando algunos ratillos y me escapaba con las amigas. Disfrutábamos de lo lindo. Normalmente la salida era mañanera, y para comer regresábamos a casa.

Las que aparecemos en la foto salimos un domingo por la mañana para acercarnos a Besaide. La verdad es que no habiamos planeado a dónde ir, pero tras salir de Zarugalde y empezar a subir por aquel camino de burros que llevaba al barrio de Udala, nos decidimos por Besaide. Total, era coger el sendero que te lleva directamente al confín de Alava, Bizkaia y Gipuzkoa. Y acertamos. Fue un día espléndido.

Ahi aparecemos tras la gesta, un poquito cansadas pero con la “sasoia” de los quince años... Las hermanas Zubia, Mercader, Gorostiza, Garro, Ezkurra, Larrañaga, Egidon, Jauregialzo… y yo, a la derecha sentada, vete tú a saber mirando a quién.

2 comentarios: