martes, 28 de abril de 2015

JESUS ARANBARRIK ZUZENDUTA / DIRIGIDOS POR JESUS ARANBARRI



Berrogeita hamabost urte eman dira argazki hau atera zenetik. Pako eta Txaro Azpiazu eszenatokian. Bizkarra emanda eta orkestra zuzenduz, Jesus Aranbarri musika maisu ospetsua. Nork esan dezake hain musiko handi batek zuzendu duela? Arrasateko abeslari eta musiko batzuek, bai bederen, 1960ko ekainean gertatu baitzen ekitaldia. Eta hantxe zeuden Azpiazu anaia-arrebak, hiruak, argazkian ikusten ez dugun arren Amaia nagusiak ere parte hartu baitzuen errepresentazioan. 

Zer ospatzen ari zen? Mondragón sortu zela zazpigarren mendeurrena. Urte hartako ekainaren 11, 12 eta 13an Jesus Guridiren “Mirentxu” obra eskaini zuten Arrasateko abesbatzak eta Bilboko orkestrak, Ideal Zineman. Eszenako zuzendaria Fertxu Aranburu izan genuen.

Garai hartan Madrileko Musika Bandaren zuzendaria zen Jesus Aranbarri bilbotarra. Eta Arrasaten aritu eta hilabete batera – uztailaren 10ean- Madrileko El Retiro parkean kontzertu bat zuzentzen ari zela, bat-batean gaixorik sentitu eta handik gutxira hil zen, bularreko anginak jota.  Berrogeita hamazortzi urte zituen. Esan daiteke, Arrasatekoa izan zela Aranbarri maisu ospetsuaren azkenetariko ekitaldi publikoa.

ARGAZKIA PAKO AZPIAZU
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Han transcurrido cincuenta y cinco años desde que se hizo esta fotografía. En el escenario Pako y Txaro Azpiazu. De espaldas, con la batuta, el gran maestro Jesus Aranbarri. ¿Cuántos pueden decir que han sido dirigidos por un músico tan insigne? Pues, algunos mondragoneses sí. Todo sucedió en junio de 1960. Y allí estaban los tres hermanos Azpiazu Aranburu, porque aunque no aparezca en la fotografía también Amaia formaba parte del elenco.

¿Qué se celebraba? El séptimo centenario de la concesión de la Carta Puebla a Mondragón. Y en el programa de actividades se incluyó la representación de la obra “Mirentxu” de Jesús Guridi, siendo el director musical Jesús Aranbarri y el de escena Fertxu Aranburu.

Por aquel entonces Jesús Aranbarri era director titular de la banda de música de Madrid. Y resultó que al mes de dirigir en el Ideal Cinema mondragonés, lo hacía en El Retiro madrileño – justamente el 10 de julio- sintiéndose de repente enfermo y muriendo a consecuencia de una angina de pecho. Tenía cincuenta y ocho años. La de Mondragón fue, por tanto, una de los últimas actuaciones públicas del afamado músico bilbaíno.

No hay comentarios:

Publicar un comentario