martes, 5 de mayo de 2015

DAVID ZAITEGI, KAZETARI // PERIODISTA


David Zaitegi gerra aurreko Arrasateko abertzale eta euskaltzalea izan genuen, 1907an jaioa. EAJren inguruan lerrotua eta tokiko batzokian militante ospetsua, Euzkadi egunkariko korrespontsala izan zen. Intxorta izenordea erabili zuen bere idazkietan. David urtebete bat gazteagoa zen bere lehengusu Iokin Zaitegi baino.

Euzkadi egunkaria 1913an sortu zuten EAJko militante batzuek Bilbon eta erdaraz argitaratzen zen. Zuzendaria Pantaleón Ramirez de Olano izan zen, hain zuzen ere, David Zaitegiri korrespontsal txartela luzatu ziona. 

Jose Ariztimuño “Aitzol”en eraginpean abian jarri zen “El Día” egunkari abertzale donostiarrean ere idatzi zuen Zaitegik 1931-36 urteetan. Noski, gerra ostean amaitu ziren Davidentzat kazetari izatezko nahiaren ahaleginak.

Arrasateko kazetaritzaren historian David Zaitegiren izena gogorazi behar genuen, bere tokitxoa bereganatu baitzuen burututako lanari esker. Eta bertatik bere aletxoa ere ipini zuen “euskal pizkundea” deituriko korrontean.



ARGAZKIA JOSE IGNAZIO ZAITEGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


David Zaitegi fue un destacado nacionalista y vascófilo arrasatearra de los años previos a la guerra de 1936. Había nacido en 1907. Militante del PNV y miembro activo del batzoki local, fue acreditado como corresponsal del periódico Euzkadi. Firmaba sus crónicas con el seudónimo Intxorta. David era un año más jóven que su primo Iokin Zaitegi.

El diario Euzkadi fue creado por PNV en Bilbao en 1913 y se publicaba en castellano. Su director fue Pantaleón Ramírez de Olano, precisamente quien extendió a Zaitegi el carnet de corresponsal.
 
Zaitegi colaboró así mismo en los años 1931-36 en el diario nacionalista donostiarra “El día” del que fue impulsor el vascófilo José Ariztimuño “Aitzol”. Obviamente, tras la guerra se acabaron para David Zaitegi las oportunidades de seguir avanzando por la senda del periodismo.
 
Hemos creido interesante recordar la figura de David Zaitegi, como participante activo en el denominado·”renacimiento vasco” de los años treinta del siglo pasado, desde su labor de corresponsal periodístico en Mondragón.

http://www.fentmuntanyaiformacio.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada