martes, 26 de mayo de 2015

JULIO GALARTA. PINTOREA / JULIO GALARTA. PINTOR


Julio Galarta Arrasateko pintore handia izan da. Ez dut uste gure adineko inor egongo denik Julio inoiz edo inoiz herriko bazterren bat bere pintzelekin jasotzen ari ikusi ez zuena. Juliori esker, betiko desagertutako txoko eta bazter ugari gogora ditzakegu, argazkiko motiboak garbi erakusten digun bezala: orubean zegoen Kontzezinoko komentua, 1978an lurreratu zen.


Arrasateko etxe askotan dira Galartaren margo lanak gordetzen, oso egile emaritsua izan baitzen, prolifikoa. Eta denok gordetzen dugu gure oroimenean pintore handi harenganako begirune eta mirespena.


Aste honetan inauguratuko da Gasteizen Julioren erakusketa berri bat, Julio Galarta Pintorearen Lagunen Elkartearen eskutik. XX. mendeko euskal paisaia-pintoreen artean maila berri bat igoaraziko du erakusketa honek gure artista miretsia. Ostegunean dugu hitzordua, Vital Kutxa Fundazioaren arte aretoan, Foru Enparantzan, arratsaldeko 7´30etan. Gonbidatuta zaude.

ARGAZKIA: JULIO GALARTA PINTOREAREN LAGUNEN ELKARTEA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Julio Galarta es el pintor mondragonés por excelencia. No creo que haya nadie de nuestra edad que no haya contemplado en alguna ocasión a Julio recogiendo con sus pinceles algún rincón de nuestro pueblo. Gracias a la obra de Galarta podemos recordar muchos lugares de nuestro entorno desaparecidos para siempre. La foto es una muestra de ello: el convento de la Concepción existente en el solar fue demolido en 1978.

Julio fue un pintor muy querido y admirado por sus paisanos y en cantidad de hogares mondragoneses cuelga algun cuadro de nuestro artista. Su labor fue amplia. Fue un artista prolífico.

El jueves de esta semana la Asociación de Amigos del Pintor Julio Galarta inaugura una nueva exposición de Julio Galarta. Será en Vitoria-Gasteiz, en la sala de arte que la Fundación Vital-Kutxa tiene en la Plaza de los Fueros y el acto comenzará a las 7´30 de la tarde. Estamos convencidos de que esta muestra va a elevar un escalón más el nombre de Julio Galarta entre los más consagrados paisajistas vascos del siglo XX. Te esperamos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario