martes, 12 de mayo de 2015

MUSAKOLATIK KALERA / DE MUSAKOLA A LA CALLE





San Isidroko jaiak ditugu aste honetan, Musakola auzokoak. Gaurko argazkia 1923koa da eta urte hartako San Isidro egunean eskola bateratua inauguratu zen. Iritsi behar da 1945era San Isidro eliza inauguratzeko eta santuaren adbokaziopeko jai egitarauak burutzeko. 

Argazkiko zalgurdia Musakolatik “kale”rantz itzultzen ari zen, ziurrenik alondegiko zahagiren bat auzoko tabernaren batean utzi ondoren. Bidekurtze inguruan dago aterata argazkia eta ondo fijatzen bagara, bideko beste muturrean – gaur Gipuzkoako Etorbidea-  Unión Cerrajeraren ikaztegi eta haroztegiko tailerrak ikusten dira. Ezker aldean, hondoan, eskola jarri zuten etxea ageri da. Eta eskuinean, Hierroren etxea. 

Zalgurdiko zaldunak ezagunak ziren herrian, udal alondegirako egiten baitzuten lan. Goian eserita Isidro Heriz, zalgurdiaren jabea, eta bere seme Gabriel – askok Grabiel esaten zuten- ageri dira. Zutik, brusarekin, Andres Viteri, Herizen enplegatua. Korbataduna ez dakigu nor zen, baina pozik doanik ezin uka.

Garraio mota haren bitartez, zahagi, kupel eta beste merkatal gaiak banatzen zituzten heriztarrek. Itzuliko bidaia aprobetxatzen zuten eta lan egin zezaketen zerbitzuren bat eskatzen zienentzat, argazkiko kasuan bezala, itxura guztien arabera serrautsa garraiatzen ari baitziren kaleko bezeroren batentzat. Isidroren semeek jarraitu zuten alondegiko kontratarekin urte luzez, iragan mendeko seigarren hamarkadan ere ikus baigenitzakeen herriko kale eta auzoetan.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Esta semana se celebran las fiestas de San Isidro, de forma muy especial en el barrio de Musakola. La foto de hoy es de 1923, y precisamente el 15 de mayo de aquel año se inauguró la escuela unitaria, con un programa digno del momento que se vivía. Hay que llegar hasta 1945 para tener una iglesia bajo la advocación del citado santo.

El carro de la foto está volviendo de Musakola hacia “la calle”, seguramente después de haber dejado algún pellejo de vino de la Alhóndiga municipal en alguna de las tabernas del barrio. La foto está tomada en los alrededores de Bidekurtze, y si nos fijamos bien, al final del camino – hoy Avenida de Gipuzkoa- aparecen los edificios de carbonería y serrería de Unión Cerrajera. Al fondo a la izquierda la casa donde se abrió la citada escuela y a la derecha la casa de Hierro. 

Los caballeros del carro no son otros que el propietario y titular del negocio de transporte Isidro Hériz y su hijo Gabriel – muchos pronunciaban Grabiel- los dos sentados, y de pie con blusón el empleado Andrés Viteri. No se conoce la identidad del encorbatado personaje, quien, por su semblante, está claro que derrochaba optimismo. 

La contrata de transporte con la alhóndiga municipal les llevaba a repartir pellejos, barriles y otros menesteres a los minoristas locales. Así mismo, trabajaban para quien quisiera contratarlos, como el que les pidió el día de la foto que le acercaran unos sacos de serrín de la serrería de Unión Cerrajera, cosa que, a tenor de lo que se ve sobre el carro, cumplieron. Los hijos de Isidro – Gabriel y Luis- siguieron hasta bien entrados los años sesenta con el negocio iniciado por el padre.


Musakolari buruz gehiago:

2 comentarios: