lunes, 22 de junio de 2015

SAN JUANETAN / POR SAN JUAN




San Juanak aurrean genituen. 1955 urtea izango zela uste dut. Eta nire sei urteekin gogotsu ospatu nahi nituen. Lehendik ere ezagutzen nuen herriko jaien nondik norakoa baina urte hartan modu aktiboan gozatzera nindoan. Amak poxpolin soineko berriarekin jantzi ninduen eta kalera atera ginen, aldez aurretik ikasitako dantzak eskaintzeko asmoz, mundu guztiari adierazteko klaseak ongi aprobetxatu nituela. Kalistroetan egin zidaten argazkia.

Urte batzuk eman dira ordudanik baina herriko jaien giroa gustatzen zait oraindik ere. Ez dut uste aurten dantzariz jantziko naizenik, baina ziur oinak txistu eta dultzainen erritmoaren atzetik doazela, oharkabean. Guztiei, izan itzazue jai zoriontsuak! Ondo pasau!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ELENA ARRIETA

Estábamos en vísperas de las fiestas de San Juan, pienso que del año 1955. Y con mis seis añitos quería celebrarlas a pleno rendimiento, lógicamente dentro de los límites que mi corta edad me permitía. Yo ya conocía de antes el ambiente sanjuanil pero por primera vez iba a participar en ellas de modo activo. Mi amatxo me vistió con el  traje nuevo de hilandera y salimos a la calle. Quería demostrar a todo el mundo que había aprovechado las clases de baile recibididas. La foto me la hicieron en los "calistros".
 
Han pasado unos años desde entonces, pero me sigue encantando el ambiente de nuestras fiestas patronales. No creo que este año me vista de dantzari, pero seguro que inconscientemente se me van los pies al ritmo de los txistus y dulzainas. A todos, ¡felices fiestas! ¡Pasarlo bien!
 

 SAN JUANEI BURUZ GEHIAGO

 
 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada