martes, 29 de noviembre de 2016

UCEM-eko ELEKTRIZISTAK

Union Cerrajeraren garrantziaz luze aritu gara blog honetan. 1906 sortu zenetik - izen desberdinetako beste lantegi batzuen ostean- Arrasateko industria, ekonomia eta gizartea UCEMen inguruan ibili ziren hamarkadatan.  Arrasaten bakarrik mila langile inguru izan zituen enpresa honen tailerretan denetariko produktuak ekoiztu ziren mundu guztira bidaltzeko.

Elektrizitatea sekulako gai sentsiblea genuen lantegian eta lehen unetik giza talde zabala aritu zen arlo horretan lanean. Ideia bat egiteko, 1915erako Arrasateko lantegian elektrizitatearen erabilera energia osoaren %85 zen, eta gainerakoa hidraulikoa. Hori dela eta, argindarreko enkargatu eta espezialisten ardura handia zen, lantegia geldi ez zedin. 

Baina dena ez zen lana eta noizean behin langile haiek bazekiten mahai baten inguruan euren ordu goxoak ematen. Eta gaurko argazkiak horren testigantza ematen digu. Nafarroa Etorbideko Etxe Zuri jatetxean daude bilduta, bapo afaldu ondoren. Data: 1955eko abenduaren 4: Santa Barbara, elektrizisten patroia. Zeintzuk dira? Batzuen izenak ezezagunak zaizkigu baina gehienenak doaz ondoren:



Zutik, ezkerretik: MIGEL BOLINAGA, JOSE LUIS GARRO, MARIANO AZKARATE (Zelaitxo), GREGORIO BOLINAGA, ROSALIO ZUBIZARRETA,  GABINO VITORIA, MUÑOA eta BENITO KORKOSTEGUI. Eserita, ezkerretik: PEDRO ABASOLO (Etxe Zuri), SAGASTA (Mojategi), ALFONSO GORROÑOGOITIA, ZARRAOA, JUAN MÜLLER, FELIX AZKARRETAZABAL eta MARIANO GARRO.

Hans "Juan" Müller Musialik, Unión Cerrajerara Siemens enpresatik heldutako teknikoa zen eta UCEMen Arrasateko elektrizisten buru izendatu zuten 1940 inguruan. Arrasaten 1955era arte ihardun zuen, hots, jubilazioa hartu arte. 


ARGAZKIA: IBAN BOLINAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hemos escrito largo en este blog sobre la importancia de Unión Cerrajera en el conjunto de la vida mondragonesa. Desde que surgió en 1906, después de diversas experiencias industriales con diferentes nombres, la vida industrial, social y económica de Mondragón giró en torno a UCEM.  Sólamente los talleres de Mondragón, con mil trabajadores, producían infinidad de productos diferentes que llegaban a todos los rincones del mundo.

La electricidad era un tema muy sensible en aquella empresa y desde un principio los gestores de la misma dieron importancia capital al buen desarrollo del servicio correspondiente. Para hacernos una idea, valga decir que ya en 1915 la fuerza eléctrica suponía el 85% de la totalidad de la energía consumida en la fábrica de Mondragón, siendo el resto hidráulica. Ello suponía que el grupo formado por encargados y electricistas tuviera una gran responsabilidad para que los talleres no pararan.


Pero no todo era trabajo en aquel grupo y sabían reunirse de vez en cuando alrededor de la mesa para disfrutar de unos agradables momentos. La foto es muestra de ello. Está sacada en el restaurante Etxe Zuri, frente a la antigua estación de ferrocarril en Avenida Navarra. La fecha: un 4 de diciembre de ¿1955? Se trataba de festejar Santa Bárbara,  patrona de los electricistas. ¿Quiénes son? Veamos:


De pie, por la izquierda: MIGUEL BOLINAGA, JOSE LUIS GARRO, MARIANO AZKARATE (Zelaitxo), GREGORIO BOLINAGA, ROSALIO ZUBIZARRETA,  GABINO VITORIA, MUÑOA, BENITO KORKOSTEGUI. Sentados, por la izquierda: PEDRO ABASOLO (Etxe Zuri), SAGASTA (Mojategi), ALFONSO GORROÑOGOITIA, ZARRAOA, JUAN MÜLLER, FELIX AZCARRETAZABAL y  MARIANO GARRO.


Hans "Juan" Müller Musialik,  había llegado a Unión Cerrajera de Siemens a mediados de los años cuarenta y permaneció hasta su jubilación en la empresa. Durante ese tiempo estuvo a cargo de la sección de electricidad de la fábrica de Mondragón.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada