martes, 20 de diciembre de 2016

J.D. MONDRAGON. IÑAKI INDA


Juventud Deportiva Mondragoneko futbol taldea dugu argazkikoa, 1960-61 denboraldikoa, lurralde mailan lehiatuz. Iturripe zaharrera arratsalde hartan atera zirenak honakoak izan ziren: Zutik:  Inda,  Arregi,  Urkiola, Larrañaga, Armendariz, Egaña eta Azkarate, ordeko atezaina; makurtuta: Murua, Arenaza, Uritxa, Gomez "Barullo" eta Zubizarreta.

Urte hark sentsazio kontrajarriak ekarri zizkion Iñaki Indari. Alde batetik ezkondu egin zen, 1961eko abenduaren 29an - orain 55 urte-, eta bestetik agur esan zion futbolari, bederatzi urtez maila desberdinetan jokatu ondoren.

Oso gazte ekin zion ostikadak emateari, Zaldibarreko frontoian orduan ere izan ohi ziren txapelketetan.  Unión Cerrajerak 1948an inauguratu eta handik gutxira Zaldispe futbol zelaian izan zen txapelketako irabazlea gertatu zen, Beti Gazte taldearekin. Hamazazpi urterekin Eskoriatzako taldeak fitxatu zuen talde nagusirako. Artean adin txikikoa zenez gero gezurrezko fitxa egin behar izan zioten.  Hiru denboraldi eman zituen han eta gero Aretxabaletako UDAra igaro zen, beste lau urte eginez aretxabaltarrekin. Oso urte onak izan ziren haiek Indarentzat, eta Gipuzkoako futbol afizioanatuaren balizko ekipo baten atea gordetzeko izan zen hautatuta.

Arrasateko futbol taldeko lehendakaria Joxe Ubago zela, Indak bere jaioterriko atea defendatzea proposatu zitzaion eta zikloa betetzeko aukera ikusi zuen.
ARGAZKIA: IÑAKI INDA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

En la foto aparece el equipo de fútbol de Juventud Deportiva Mondragón, en la temporada 1960-61, militando en categoría regional.  Los que aquella tarde saltaron al césped del viejo Iturripe fueron:
De pie:  Inda,  Arregi,  Urkiola, Larrañaga, Armendariz, Egaña y el portero suplente Azkarate; agachados: Murua, Arenaza, Uritxa, Gomez "Barullo" y Zubizarreta.

El año 1961 dejó sensaciones contrapuestas al portero titular Iñaki Inda. Por una parte, contrajo matrimonio el 29 de diciembre - ahora 55 años. Y por otra, abandonó el fútbol tras haber militado durante ocho años en distintas categorías.

Iñaki comenzó siendo muy niño a darle al balón, primeramente en el campo de Maala, y más tarde en los campeonatos que para entonces ya se celebraban en el frontón Zaldibar. Así mismo, con el equipo Beti Gazte se proclamó campeón en el torneo local que se llevó a cabo en el campo de Zaldispe,  al poco de inaugurarse en 1948. Falsificando la ficha, ya que aún no tenía edad para jugar con los seniors, en 1948  comenzó a jugar en el F.C Escoriaza, donde permaneció durante tres temporadas. De allí paso a la UDA de Aretxabaleta, equipo en el que militó cuatro años, seguramente los mejores en la vida deportiva del cancerbero. Tanto es así que junto al bergaratarra Zabaleta fue elegido para guardar la puerta de una hipotética selección de fútbol aficionado gipuzkoano.

Siendo presidente de Juventud Deportiva Joxe Ubago, éste le propuso regresar a Mondragón para ser titular del equipo local. Aceptó el reto y la temporada 1960-61 jugó defendiendo la camiseta cerrajera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario