martes, 10 de julio de 2018

IOKIN ZAITEGI. 1956

Iokin Zaitegik ez du inoiz bere jaioterria ahaztuko. Arrasaten jaio zen 1906ko uztailaren 26an eta bertan bizi izan zen 14 urte bete arte. Orduan Durangoko "iosulagunengana" (berak idazten zuen moduan) joan zen jesuita izateko asmoarekin. Penintsulatik atera zen 29 urterekin eta ez da itzuliko mende erdia egin arte. Hain zuzen, argazki hau egun hartakoa da. Bere senitarte eta lagunei bazkari bat eskani zien herriko jatetxe batean. Zaitegi ordurako euskal kulturako pertsonaia garrantzitsua da batez ere "Euzko Gogoa" aldizkariarekin egindako lan sakonarengatik.

Arrasatera itzuli zen bertan geratzeko asmoarekin. Baina egoera politikoa ez zuen aldekoa eta Miarritzera aldatu zen. Han ere denboraldi labur baten ondoren - zeukan diru guztia euskal kulturaren dibulgazioan gastatu ondoren- Ameriketara itzuli zen ostera, euskal gizartearekin desengainatuta.

Argazkian, bigarren lerroan eserita ageri zaigu Iokin. Bere eskuinean ama Frantziska dauka eta ezkerrean Iñarra parrokoa. 

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Zaitegi no olvidó jamás Mondragón, pueblo que le vio nacer el 26 de julio de 1906, y donde residió hasta los catorce años, edad en la que ingresó en el Convento de Jesuitas de Durango. Sale de la península a los veintinueve años y no volvió hasta cumplir el medio siglo. Precisamente la foto pertenece al día en que celebró sus 50 años, rodeado de familiares y amigos. Zaitegi ya era para entonces un elemento básico en la cultura vasca, sobre todo por su labor en la revista por él fundada "Euzko Gogoa"

Regresó a Mondragón con intencion de quedarse, pero el ambiente político no era el que deseaba y volvió a coger las maletas para establecerse en Biarritz. Por poco tiempo, ya que una vez gastada toda una fortuna en divulgación cultural vasca, se embarcó nuevamente para Guatemala, en cuya selva trató de aliviar mediante labor pastoral el desengaño que le causó la sociedad vasca. 

En la foto aparece Iokin en segunda fila. A su derecha tiene a su madre Francisca y a la izquierda al párroco Iñarra.


No hay comentarios:

Publicar un comentario