martes, 17 de julio de 2018

SAN LORENZOKO ETXEAK. 1953. CASAS DE SAN LORENZO



Bestela ezin zen moduan, San Lorenzo egunean, 1953an, inauguratu ziren Musakolako San Lorenzoko etxeak, Unión Cerrajerak eraginda. Abuztuaren 10 urruti hartan Unión Cerrajera S.Aren administrazio kontseiluko zenbait kide eta herriko agintariak ageri ziren bertara, enpresak ekoizturiko etxeak bedeinkatzeko eta ugazaba berriei giltzak emateko. 

Ehun eta sei etxe ziren eta Arrasateko enpresa enblematikoaren urrats berri bat zen, garai hartan herrian pairatzen zen etxebizitza-eskasiari aurre egiteko. 

Argazkian, Ricardo Oreja Elosegi ikusten da bertaratutakoei hitz batzuk esaten ari. Bere ondoan Jose Luis Iñarra herriko erretorea. Eta honen eskuinean, lehen planoan, Frantzisko Resusta “Pakito Maixor”. Horren eskuinean Julio Otaduy herriko alkatea dugu.  Kapeladunaren osteko aguretxoa Patrizio Etxebarria da, garai hartan enpresaren administrazioko kidea.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Como no podía ser de otra manera, el día de la festividad de San Lorenzo, de 1953, se inauguraron las casas del mismo nombre en el barrio de Musakola, casas promovidas por Unión Cerrajera S.A. En aquel ya lejano 10 de agosto se acercaron hasta el lugar varios representantes del consejo de administración de la empresa, junto a las autoridades locales y nuevos propietarios de las casas a quienes se entregarían las llaves de las mismas.

Fueron ciento seis las casas construidas por la empresa emblemática mondragonesa, lo que significaba un poco de alivio a la acuciante carencia de viviendas en la villa.

En la foto aparece el presidente del consejo, Ricardo Oreja Elosegui, dirigiendo unas palabras a los presentes. A su lado el párroco José Luis Iñarra. Y a la derecha de éste, en primer plano, Francisco Resusta "Paquito Maixor". A su derecha Julio Otaduy, alcalde de Mondragón. Y tras quien sostiene en sus manos el sombrero tenemos a un anciano Patricio Etxebarria, a la sazón consejero de la empresa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario