uztaila 03, 2018

NAFARRAK DESFILATZEN / LOS NAVARROS DESFILANDO



Nafarroa Etorbidean bizitzen 43 urte daramazkidan arren ez naiz “nafar petoa”. Hala ere, txiki-txikitatik kidetasun hurbilak lotzen nau nafarren giroarekin, Ibai-Ondo etxetik zuzeneko konexioa bainuen Etorbidean gertatzen zenarekin. Eta gaur oroitzapen goxo bat ekarri nahi dut txoko honetara, hain zuzen 1963koa. 

Mexikon bizi den Espe Mercader arrasatearrak galdetu zidan duela aste batzuk bere izeko Ines Mercaderrek antolatutako taldearen argazkiren bat ote nuen. Nafarroa Etorbidera zegoen ezkonduta Ines; emakume dinamiko eta ekintzailea genuen eta 1963an egundoko taldea antolatu zuen kaleko gaztetxoekin. Eta gaurko argazkia ordukoa da. Ia asmatzen duzuen zeintzuk diren.

Orduko Politena tabernatik herriko plazaraino desfilatu zen taldea, txalo zaparrada handiak jasoaz, eta esango nuke ekintza hura izan zela 1964 eta 1965ean Arrasaten antolatu ziren Euskal Jaien aurrekaria. Ines Mercader ez da agertzen argazkian, baina hura izan zen mugimendu haren azkarria. Ines, zoritxarrez, 1964ko abuztuan hil zen.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


Aunque llevo 43 años viviendo en Avenida de Navarra, no soy  “navarro pata negra” Así y todo, desde muy jovencito tengo conexión directa con el ambiente que se respira en aquella, porque, si bien Ibai-Ondo está situada en la calle Zaldibar, mi contacto con lo “navarro” ha sido diario durante seis largas décadas. Hoy quiero traer a este txoko un recuerdo de una iniciativa salida del crisol navarro en 1963. 

Hace unas fechas la mondragonesa viviendo en México Espe Mercader me preguntó si tenía alguna foto del grupo infantil que formó su tía Inés Mercader. Y aquí traigo una, en la que – es una pena- no aparece Inés. Era una mujer alegre, dinámica, que al casarse pasó a vivir a Avenida de Navarra, y  que en 1963 tuvo la idea de reunir en un cuadro folklórico a los jovencitos de la calle. A ver si descubrís de quiénes se trata.

El grupo desfiló desde el entonces Bar Politena hasta la plaza del ayuntamiento, siendo un auténtico éxito. Podríamos considerarlo como el aperitivo de la primera Fiesta Vasca  que tuvo lugar en 1964. Ines Mercader no aparece en la foto, pero ella fue levadura de aquel movimiento. Desgraciadamente murió en agosto de 1964.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina