urtarrila 01, 2019

APRENDIZEN ESKOLAREN SORRERA - NACIMIENTO DE LA ESCUELA DE APRENDICES

 

Eskola hartako eraikin zaharraren argazkia da, Unión Cerrajeraren orubean bertan kokatua eta aurrealdean ESCUELA DE APRENDICES kartela irakur daiteke. Argazkia 1939koa da, inauguratu zenekoaren ingurukoa. Baina atzerago egin behar dugu denboran…

Arano maisuarengana iritsi gaitezke atzera ibiltze honetan. Liberala bere planteamenduetan, malgua ere jakin zuen izaten, eta ongi eraman zen Arrasatera 1911an parroko bezala iritsitako D. Joaquin Arinekin. Ez lehenago Tiburzio Zatarainekin, 1911ra arte egon zena. (Arano eta Arinen arteko elkar ulertzeak ekarri zuen, zenbait urte lehenagotik elizaren     eta antiklerikalen artean bizi izandako giro garratzerako ukendua.

Union Cerrajerako agintariek aurki ikusi zuten formazio teknikoaren beharra        enpresaren tailerretan arituko ziren langileentzat. Baina, Viteri Eskoletako eragina euren interesetarako negatiboa izan zitekeelakoan, sistema propio baten gain hasi ziren pentsatzen. Herritarren gero eta formazio sakonagoa ez zen industrialen gustukoa.

Eta Viteriren Eskolatik igarotakoen itzala langileen artean gero eta nabarmenagoa bilakatzen ari zen. Aranoren heziketa-postulatuetan, ikasleei bizitzari aurre egitea irakasten zitzaien, edozeinen aurrean eta edozelan burua makurtzen ibili gabe. Horrela, poliki-poliki, langileriaren kontzientzia zioa hazten joan zen eta patroiek neurriak hartzeari ekin zioten, negozioa eskuetatik joan ez zekien.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Foto del antiguo edificio, ubicado en el solar de la fábrica de Unión Cerrajera y en el frente se puede leer el cartel ESCUELA DE APRENDICES. La foto es de 1939, de más o menos cuando se inauguró. Pero tenemos que retroceder en el tiempo...

En este camino de regreso debemos llegar hasta el Maestro Arano. Liberal en sus planteamientos, supo también ser flexible, y se llevó bien con D. Joaquín Arín, que llegó como párroco a Mndragón en 1911. Las relaciones con el anterior párroco Tiburzio Zatarain, no habían sido muy correctas. El entendimiento mutuo entre Arano y Arin supuso una especie de ungüento en la atmósfera enrarecida existente entre la iglesia y los anticlericales desde la creación de la Escuela Viteri.

Los directivos de Unión Cerrajera vieron la necesidad de capacitar técnicamente a los trabajadores que iban a trabajar en los talleres de la empresa. Pero, pensando que la influencia de las Escuelas de Viteri podía ser negativa para sus intereses, empezaron a pensar en un sistema propio. La formación cada vez más profunda de los vecinos no era del agrado de los industriales.

La influencia de quienes pasaban por la Escuela de Viteri iba adquiriendo cada vez más protagonismo entre los trabajadores mondragoneses. En los postulados educativos de Arano se enseñaba a los alumnos a afrontar la vida, sin agachar la cabeza delante de nadie y de cualquier forma. Así, poco a poco, fue creciendo la concienciación de los trabajadores y los empresarios comenzaron a tomar medidas, para que el negocio no se les fuera de las manos.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina