miércoles, 2 de enero de 2019

KASTORA URIONAGUENA: 100 URTE


Kastora Urionaguenak Arrasateko abadiñotarra ehun urte beteko ditu urtarrilaren 6an, Errege Magoen egunean. Kastora gure artean 1943tik bizi da, hain zuzen Unión Cerrajerako elektrizitate saileko buru genuen Justo Uribarrenarekin ezkondu zenetik. Uribarrena Arrasateko alkate izendatu zuten 1961an. Udal kudeaketan estilo freskoa jarri zuen gizonak, denbora gutxi iraun zuen karguan, 1963ko martxoan hil baitzen, gaixotasun larri baten eraginpean. 

Hirurogeita hamabost urteko Arrasatearen gaineko pelikula bat errodatu du Kastorak bere baitan. Bere du Arrasate, baina arrasatear gizartean txertatu izanak eskainitako perspektiba orekatutik jaso ditu pelikulako eszena desberdinak. Hortxe bai dauka bere biloba Ibanek lan gaia, bai horixe. 

Argazkian, alaba Rosalia eta Iban, Marta eta Colin bilobekin ikusten dugu. Zorionak, Kastora eta bizitza gozatzera!
 
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El 6 de enero, día de los Reyes Magos, cumplirá cien años de edad la mondragonesa-abadiñoarra Castora Urionagüena. Castora vive entre nosotros desde el año 1943, tras su enlace matrimonial con quien por entonces era responsable de la sección eléctrica de Unión Cerrajera de Mondragón, Justo Uribarrena. Este fue nombrado alcalde de la villa en 1961. Desgraciadamente, aquel hombre que implantó un sistema más ágil y cercano de gestión municipal falleció en marzo de 1963, tras una enfermedad irreversible. 

En sus setenta y cinco años de pertenencia a la sociedad mondragonesa Castora ha rodado en su interior una interesante película sobre nuestro pueblo. Se siente arrasatearra, con la particularidad de que el hecho de haber nacido foránea le permite un equilibrio emocional a la hora de los juicios. Ahí tiene buen material de estudio su nieto Iban. 

En la foto aparece Castora con su hija Rosalía y sus nietos Iban, Marta y Colin. Muchas felicidades Castora, y a gozar de la vida.
 ===============..==============

Ezustekoak harrapatzen gaitu etengabe. Kastora, gaur, 100 urte betetzen ari zen egunean, HIL EGIN DA.
Beti arte, Kastora!

Las sorpresas nos acechan sin pausa. Y hoy, el mismo día en que Castora estaba cumpliendo sus 100 años, HA FALLECIDO.
¡Hasta siempre, Castora!
 

1 comentario: