viernes, 1 de junio de 2012

ANTZERKI IRAKURRIA / TEATRO LEIDO

“Nork esango zidan niri...!” Horrela hasten da, gaur -ekainaren 1- Arrasateko Amaia Antzokian DOKE Antzerki taldeak estreinatuko duen “Paradisuko atean” obra. Batzuek dakiten bezala, lana nik idatzi dut eta esan behar dut oso harro nagoela Doke taldearen partaide izateagatik.

Ba, hori, nork esango zidan niri gaurko argazki hau atera ziguten egunetik mende erdira ni beste eszenategi batean egongo nintzela! 1961-62 ikasturtearen amaiera zen eta antzerki irakurria eskaini genuen San Jose ikastetxeko ekintza-aretoan. Ez dut gogoratzen zein izan zen obra, baina seguru baietz espainiar antzerki klasikoaren tituluren bat. Hor gaude, eszenategian, ezkerretik: Javier Azkarate, Juan José Foronda, José Ramón Gorosabel, ni -fraka motzetan- eta Agustín Marino.

Publikoa adi-adi daukagu. Gogoratuko duzuenez, ekarpen berri honekin “Amon” birritan agertu da dagoeneko blog honetan, eta bietan antzerkia egiten eszenategi desberdinetan, modu ikusgarrian. Artistaren ezpala, nonbait!


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


“!Quién me hubiera dicho a mí...” Así comienza la obra “Paradisuko atean” que el Grupo de Teatro DOKE estrena hoy -1 de junio- en el Teatro Amaya de Mondragón. Como algunos saben, soy el autor de dicha pieza teatral y tengo que añadir que estoy muy orgulloso de participar en Doke.

Pues eso, que ¡quién me hubiera dicho a mí que medio siglo después de obtenerse esta foto yo me iba a encontrar subido a otro escenario! Era el fin de curso 1961-62 en el Colegio San José, y nos encontrábamos en su salón de actos, en una sesión de teatro leído. No recuerdo qué obra fue la elegida, pero casi seguro que alguna de los clásicos españoles. De izquierda a derecha, Javier Azkarate, Juan José Foronda, José Ramón Gorosabel, yo -en pantalón corto- y Agustín Marino.

Tenemos al público ensimismado. Si recordáis, con esta nueva entrega “Amon” ya ha salido en este blog en dos ocasiones, en sendos escenarios y representando su papel de manera brillante. ¡Madera de artista, sin duda!





1 comentario:

  1. Amonek kristoren oroimena du eta, duela berrogeita hamer urteko ikastaldian (1961-62) irakurri genuen obra zein izan zen gogorarzi dit: Lope de Ruedaren "Las aceitunas".

    Eta dioenez, berak eta biok Toruvio eta bere emazte Agueda de Torueganoren paperak egin genituen; Forondak, haien alaba Mencigüelarena; Marinok, Aloxka auzokoarena; eta Javier Azkarate, obraren pasarteetako aurkezlea izan zen.
    =====================
    =====================
    Amón tiene una memoria excepcional y según me ha comunicado, la obra que representamos ahora hace 50 años, curso 1961-62, fue "Las aceitunas" de Lope de Rueda.

    Según dice, nosotros dos hicimos los papeles de Toruvio y su mujer Agueda de Toruegano; Foronda fué Mencigüela, la hija de aquellos; Marino Aloxka, el vecino, y Javier Azkarate hacía de prsentador de los distintos actos de la obra.

    Eskerrik asko, Amon!

    ResponderEliminar