martes, 12 de junio de 2012

EUSKAL JAIA ARRASATEN


Baietz zaila asmatzea non dagoen aterata argazkia! Ba, gezurra dirudien arren, Arbolapetan gaude eserita, Aramaixo errekaren zubiko petrilean, Kondeko Zubian. Atze aldean, Emolua lantegiaren hormak ditugu.

Hamasei urte genituen,  1965eko uztailaren 25ean baitago aterata argazkia.  Igandea zen, eta Euskal Jaia ospatzen ari ginen, arrantzalez jantzita. Egundoko emozioz bizi izan genuen egun hura, Arrasate osoa festaz jantzi zelarik. Ez dut uste inoiz antolatu denik gure herrian hain bibrapen handiko jairik. Ume, gazte eta helduek parte hartu zuten euskal kulturaren aldarrikapen bero eta alaian.

Argazkian, eskuinekoa Mari Karmen Garay Unzueta nire lehengusina da, Eibarren bizi zena. Eta mutila Jose Antonio Agirre, eibartarra, Mari Karmenen koinatua. Kuadrillan atera ginen egun hartan eta oso egun ahaztuezina  izan zen.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARI JOSE UNZUETA


¿A que es difícil adivinar dónde fue obtenida la foto? Pues sí, aunque parezca otra cosa, está sacada en Arbolapeta, justo en el petril del puente de Kondeko Zubi, sobre el río Aramaiona. En la parte trasera vemos las paredes de la fábrica Emolua.

Tenía dieciséis años, pues el retrato es del 25 de julio de 1965. Era domingo y vestidas de arrantzale estábamos celebrando la que conocimos como Euskal Jaia. La vivimos con gran emoción y todo Mondragón se vistió de fiesta. Me cuesta recordar en nuestro pueblo una fiesta tan vibrante como aquella. Niños, jóvenes y mayores participamos en una reivindicación cálida y alegre de la cultura vasca.

En la foto estoy acompañada de mi prima Mari Karmen Garay Unzueta, a la derecha, que vivía en Eibar. Y el chico es José Antonio Agirre, eibarrés, cuñado de Mari Karmen. Salimos en cuadrilla y pasamos un día inolvidable.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada