jueves, 28 de junio de 2012

CORPUSeko PROZESIOA, 1956an


Iragan urrutia! Bizi izan al genituen garai haiek? Ala den-dena gure asmamen aberatsaren ondorioa da? Ez! Errealitate hutsa dugu: horra hor testigantza: ni neu naukazue, hor eskuineko beheko angeluan, besoetan lora sorta bat daramadalarik, betarte serioa.

Corpuseko prozesioa da, 1956koa. Nirekin doan beste neskatoa Begoña Balerdi dugu. Eta atzean ditugun gizakume prestuen buru, Segundo Arzamendi, Gaueko Gurtzaren abanderatua. Segundoren atzetik doanaren pendoiaren kordoiei eusten dietenen eskapularioak?. Frantziskotar petrinak daramazkite, gainera. Eta Asisko San Frantziskoren irudia ageri da pendoian  Artean gurtzak frantziskotarren elizan egiten zituztelako seinalea. Fraideak 1954ko otsailean itzuli ziren Arrasatera.

Ikus daitekeen bezala, Iturriotz kaletik –orduan Jose María Resusta- sartzen ari da prozesioa plazara. Hondoko atean bi plaka: Don Kalixto Yeregi medikua eta Luis “Luisón” Gartzia haginlariarena. Itxita dagoen atea, berriz, Moralesen botika.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: ARANTZA KORTABARRIA


¡Pasado lejano! ¿Vivimos aquellos tiempos o todo no es más que una ilusión de nuestra imaginación más exhuberante? No, no... ¡Ya lo creo que vivimos! Ahí tenéis la prueba: soy yo misma, en el ángulo inferior derecho, llevando un ramillete de flores en mis brazos, con semblante serio.

Se trata de la procesión del Corpus de 1956. La otra niña que marcha conmigo es Begoña Balerdi. Y en cabeza de los circunspectos caballeros que aparecen tras nosotras, Segundo Arzamendi, abanderado de la Adoración Nocturna. ¡Fijaros qué pedazo de escapularios llevan los que cogen los cordones del pendón que sostiene quien camina tras Segundo! Muestran además sus cinturones franciscanos. Y en el pendón la imágen de San Francisco de Asís.  Señal de que aún las sesiones de adoración las llevaban a cabo en la iglesia de San Francisco. Los frailes regresaron a Mondragón en febrero de 1954.

Como se puede ver, entramos en la plaza por la calle Iturriotz –entonces José María Resusta-. Hay dos placas en la puerta del fondo: las de Don Calixto Yeregi el médico y de Luis “Luisón” García el dentista. La puerta que aparece cerrada es la de la Farmacia Morales.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada