ekaina 06, 2012

KOLONIETAN // EN COLONIAS

Konturatu al zarete Donostian gaudela argazkian? Hain gaztetxo eta zenbat bidaiatzen ginen, ezta? Hamar urte genituen, 1959ko uda da. Eta garbikariren baterako iragarkia errodatzen ari ginela ematen du, ezta? Hain garbi geunden!

Ba, egia esan, Goienetxe Kolonietara eraman gintuzten, Gipuzkoako beste ume asko bezala. Berio auzoaren gainean zegoen, eguneko unibertsitate kanpusa dagoen inguruetan, lehen padura zena. Gu Pakea dagoen aldapatik igotzen ginen. Koloniak Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren gizarte ekintza bat zen eta udaleku bezala oso ongi zegoen. Bagenuen beste aukera bat, Rivabellosara joatekoa, baina guk hondartza nahiago izan genuen.

Eta egun hartan Ondarretatik osteratxo bat egitera eraman gintuzten, uzten zizkiguten pikeko jantziekin dotoretuta. Gu pozik!

Asmatu duzue zeintzuk garen? Begira: Begoña Aranzabal, gu baino apur bat zaharragoa, eta baita altuagoa ere, jakina. Berarekin, zutik: Kristina Inda eta ezkerrean Maria Jesus Mayor. Eserita, eskuinetik hasita: Maribel Aranburu, Amaia Azpiazu eta ni.

Hain diferenteak ikusten ginen inguru hartan eta itxura horiekin, ze argazkiko batek –izena gordeko dut sekretuan- etxera argazki berdina bidali zuenean, gurasoen ezagutuko ote zuten beldur, ohartxo batekin lagundu zuen erretratoa: “Ni XX-koa nauzue...”

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: KORO ATXA

¿Os habéis dado cuenta de que estamos en Donostia? ¡Tan jovencitas y cuánto viajábamos! Teníamos diez años y era el verano de 1959. A que parece que estamos rodando un anuncio de algún detergente... ¡Tan limpias!

Pues os diré que nos encontrábamos en las Colonias de Goienetxe, como tanto niños y niñas de Gipuzkoa. Las colonias estaban situadas encima de Berio, por donde el actual campus universitario, entonces marismas. Subíamos por la cuesta donde está Pakea. Era una obra social de la Caja de Ahorros Provincial, y como colonia de verano funcionaba muy bien. Había otra opción, la de Ribavellosa, pero nosotros preferimos la playa.

 Aquel día nos sacaron a pasear por Ondarreta, elegantes con los vestiditos de piqué que nos dejaban al llegar. ¡Qué ilusión!

¿Habéis adivinado quiénes somos? Mirad: Begoña Aranzabal, un poco mayor y más alta que el resto. De pie junto a ella, Kristina Inda y a la izquierda María Jesús Mayor. Sentadas, de derecha a izquierda: Maribel Aranburu, Amaia Azpiazu y yo.

Por lo visto nos veíamos distintas en aquel ambiente y con aquellas trazas. Tal es así que una de nosotras, no diré su nombre, mandó una foto similar a ésta a sus padres, y por si no le reconocían les ponía una nota : “Soy la de...”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina