martes, 21 de mayo de 2013

BUZTINAREN MAISUA // MAESTRO DE LA ARCILLA



Bazenekiten nigan buztinaren ahalezko artista bat dagoela? Ez bakarrik kanikekin, ez pentsa!  Eltze eta platerak ere egiten ditut, eta nola gainera!, argazkian ikus daitekeen bezala. Bai, jaun-andreak: Talavera de la Reinako nire lehengusuen tailerrean naukazue, jo eta ke, buztinezko pellari forma ematen, tornuan. Eta oso esku ona neukala esaten zuten haiek. Pena da Talavera hain urrun egotea. Ez zait bat ere eroso egiten bertaraino joatea nire zaletasunarekin jarraitzeko; bestela honez gero artista ospetsua nintzateke eta nire produktuak nazioarteko katalogo eta bildumetan egongo lirateke.

Baina oso probablea da laster bidaia berri bat egitea hara. Zuhaitz eta Ametz nire bilobei oparitxo bana egin nahi nieke, ongi neur dezaten beren aitonaren meritua. Beraiengatik gai naiz berriz ere tornuaren aurrean jartzeko. Eta gehiago.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE


¿Sabíais que en mí existe un potencial artista del barro? Ya lo fui de niño, con las canicas. Pero mi habilidad para las ollas y los platos tampoco es moco de pavo, como se puede deducir de la foto. Sí señoras-es: ahí me tenéis, en Talavera de la Reina, en el torno del taller de mis primos, dando forma a la “pella” de arcilla. Por lo que decían, tenía muy buena mano. Es una pena que Talavera esté tan lejos, y no me resulte cómodo viajar hasta allí para poder seguir con la afición. Si lo hubiera hecho, hoy mis obras estarían en catálogos y colecciones internacionales

 Es muy probable que dentro de poco haga un nuevo salto hasta allá y pueda darme el gustazo de moldear el barro. Me gustaría hacerles un regalito a cada uno de mis nietos, Zuhaitz y Ametz, para que sepan de lo que es capaz su abuelo. Por ellos soy capaz de sentarme de nuevo frente al torno. Y más.


No hay comentarios:

Publicar un comentario