martes, 14 de mayo de 2013

POXPOLINAK



Maiatzean aurrera goaz. Loreetako hila da, gazteena, ilusio eta olerkiarena, eta eguzkiak koloreztatu egiten ditu bazterrak. Gure gogoa ere irekiago dugula ematen du, ezta? Argazkiko bi poxpolinak prest zeuden kolore-bizitzarako eta … lehenik, gainean genituen jaietarako.

Marije Zabaleta lehengusina eta biok gara, 1959an. Zigarrolan gaude … ez dakit San Isidroko jaiak ziren ala San Juanekoak. Berdin dio. Irribarretsu begiratzen genion Valero argazkilariari, jai osoa gurea izango zela adierazi nahi bagenio bezala. Eta bete betean disfrutatu genuen.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARIJOSE UNZUETA

Mayo marcha aprisa. Mayo: mes de las flores, de los jóvenes, de la ilusión y de la poesía, con el sol coloreando los rincones. También nuestro espíritu parece abrirse, haciéndose más vivo … Las dos chiquillas de la foto rezumaban ganas de vivir … y lo primero era  gozar de la fiesta.

Somos mi prima Marije Zabaleta y yo, hacia 1959. Estamos en Zigarrola, no recuerdo si por San Isidro o San Juan. Es lo mismo. Mirábamos sonrientes a Valero el fotógrafo, como si le quisiéramos dejar claro que la fiesta era cosa nuestra. Y la disfrutamos a tope.

No hay comentarios:

Publicar un comentario