martes, 28 de mayo de 2013

ALFREDO "TACONES"



San Jose ikastetxeko kanpan gaude, txintxo txintxo, ikasturteko argazki ofizialerako. 1958ko udaberria zen. Eta oker ez badut zenbatu, hirurogei ikaslek osatzen genuen tropela. Kontuan badugu beti dagoela norbait, gaixorik edo bidean galduta dagoelako, fotografian agertzen ez dena, erreza da kalkulatzea zernolako mirariak egin behar zituen irakasleak ikas orduetan ordenari eusteko. 

Ikasle kopuru handiari aurre egin ahal izateko, fraide biatoristek fitxaketak egin behar izan zituzten ordenako kideetatik haratago. Eta argazkian agertzen dena da, hain zuzen, ikastetxean ezagutu genuen lehen irakasle laikoa. Eta esango nuke, historiako aurrena ere izan zela.  Gogoratzen al duzue? Alfredo Lopez-Cano zen, gasteiztarra eta gure artean Alfredo “Tacones” bezala ezagutzen genuen. Nondik zetorkion gaitzizena? Futbola zuen gustuko Alfredok eta Gasteizko talderen bateko kidea zen. Arrasatera lanera etortzean Juventud Deportiva Mondragoneko futbolariekin batera hasi zen entrenatzen. Eta Mondran fitxatzera ere iritsi zela iruditzen zait. Partidu haietako batean takoiarekin sartu bide zuen gola gure irakasleak. Aurki bataiatu zuten aurrerantzean ezagutuko genion izenordearekin.

Alfredo pare bat urte lehenago heldu zen San Jose Ikastetxera bere anaia Klemente baino, 1960tik bertako zuzendaria izango zena.
 
Sariak ditugu, hirurogei ikasleen izenak asmatzen dituztenentzat. Pistatxoren bat: behetik hasita laugarren lerroan nago ni…



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL




Estábamos en la campa del Colegio de San José, a cada cual más formal, en la foto oficial del curso. Era la primavera de 1958. Y si no he contado mal, en el grupo aparecemos sesenta. Si tenemos en cuenta que en un colectivo de esa dimensión siempre se producen bajas – por enfermedad o sencillamente por llegar tarde a la hora de la foto- podemos aventurar que alguno aquel día quedó sin retratarse. Con ese caudal de alumnos, es fácil imaginar las virguerías que tenía que hacer el profesor en las horas lectivas para mantener el orden en la clase.

Debido a la falta de profesores para dar respuesta a tal aluvión de chavales, los viatoristas se vieron obligados a realizar fichajes de profesores no pertenecientes a la orden. Y precisamente en la foto aparece el primer enseñante laico que tuvimos en nuestro periplo por el Colegio. Y me atrevo a decir que fue el primero de todos los que pasaron por él. ¿Lo recordáis? Se trataba del vitoriano Alfredo López-Cano, más conocido entre nosotros como Alfredo “Tacones” ¿De dónde le venía el mote? A Alfredo le gustaba el fútbol y jugaba en algún equipo de la capital alavesa. Cuando vino a trabajar a Mondragón comenzó a entrenar con los futbolistas de Juventud Deportiva. Diría, incluso, que llegó a fichar por el Mondra.  La cosa es que en algún partido metió gol … de tacón. ¡Sobró tiempo para  el apodo!
 
Alfredo precedió en el Colegio San José a su hermano Clemente, quien sería director del mismo desde 1960.

Hay premios para quienes acierten el nombre de los sesenta alumos. Una pista: yo estoy en la cuarta fila empezando de abajo…

2 comentarios:

  1. Jose Ignazio Zaitegik gogorazten digu:
    BARKATU JOSE MARI,CREO QUE ALFREDO TACONES JUGO EN EL ESCORIAZA, UN ABRAZO ETA ONDO SEGI.
    Jose Ignacio

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar