martes, 19 de enero de 2016

ARIMAZUBI 1938



Arrasateko antzinako ikuspegi askorentzat ezezaguna dakart gaur, behintzat zer galdu den (edota zer irabazi den) kontuan edukitzeko. Bai, Arimazubi inguruko bazterrak erakusten ari zaizkigu argazkiko lagunak. Taldearen asmoa ez zen, seguru, ia laurogei urte ondorengo arrasatearrei herriaren bilakaera nolakoa izango zen erakustea baina guk aprobetxatu egin dezakegu argazkia ordurarteko saltotxo bat eginez. Pertsonok samurren galtzen ditugun gauzetako bat da oroimen grafikoa eta argazkiek ahalbidetzen digute betiko joan zitzaiguna gogoratzea.

Olandixoko aldapan daude zazpi lagunak, 1938ko urriaren 12  eguzkitsu batean. Euren bizkarrean, arto soloak nonahi eta eskuin aldean Arzamendi, Berecibar y Cia (ABC) sarrail-enpresa. Erdi aldeko bi erakin handi gaur desagertuen eta bota egin zen Larrea baserriaren arteko orubean Udalako errotonda daukagu orain. Eskuineko behe aldean Munar baserria. Eta eskuinera Zarugaldeko lehen etxeak ageri dira. Bideak zirkulazio jario bat ere gabe. Esan genezake, Arrasate dela baieztatzen digun elementu bakarra Udalaitz dela. 

Lagun taldearen partaide batzuk ezagutu ditut: Juan Periko Azkoaga, XX, XX, Fortunato Bedia, Julio Galarta, Esteban Etxebarria, XX. Norbaitek baldin badaki ezezagunen nortasunaz, argi diezaigula.
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

Hoy traigo una foto que para la mayoría de los mondragoneses ofrece un aspecto desconocido, y que nos permite captar lo que se ha perdido (o ganado) en la fisonomía de nuestro pueblo. Efectivamente, se trata de una vista de Arimazubi que se nos muestra a espaldas del grupo de amigos que posan para la foto. Sin duda, la intención de esos mondragoneses no era mostrarnos a los actuales la evolución física que iba a sufrir Mondragón. Pero a nosotros nos viene bien para dar un salto hacia atrás y contemplar una vista diferente a la que estamos acostumbrados. Una de las cosas que la persona pierde con más facilidad es la memoria gráfica, y las fotos nos permiten recordar lo que se nos fue para siempre. 

El grupo de amigos se retrató en la ladera de Olandixo, un soleado 12 de octubre de 1938.
A sus espaldas se observan amplios sembrados de maíz, y a la derecha en primer plano la empresa cerrajera Arzamendi, Berecíbar y Cia (ABC) En medio de los dos edificios del centro hoy desaparecidos y del caserío Larrea también desaparecido, tendríamos la actual rotonda de Udala. A la derecha en segundo plano, el caserío Munar. Y tras de él las primeras casas de Zarugalde. Los caminos aparecen libres de circulación. Podríamos decir que el único elemento que nos certifica que estamos en Mondragón es Udalaitz.

He reconocido a algunos de los componentes de aquel grupo de hace casi ocho décadas: Juan Periko Azkoaga, XX, XX, Fortunato Bedia, Julio Galarta, Esteban Etxebarria, XX. Si alguien sabe la identidad de los que faltan, ya sabe qué hacer.

2 comentarios:

  1. RAFA GARAYk adierazi du / Transmitido por RAFA GARAY
    "Ezkerraldeko etxe handiari JENARO ETXEA esaten zitzaion, eta besteari BOLERO ETXEA. Lehenean, besteak veste Joxe Aranzábal elektrizista eta Galdos anaiek kaldererixia zeukaten. Boleronean, Uribarren "Ante"tarrak bizi ziren"

    "A la casa de la izquierda la llamábamos JENARO ETXEA, y a la otra BOLERO ETXEA. En la primera, entre otros, vivía Joxe Aranzábal, el electricista, y los hermanos Galdós tenían su calderería. En la segunda, vivía la familia Uribarren "Ante"

    Eskerrik asko!!!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Bolero Etxea zegoen tokian gaur egun IZARRA DORREA daukagu.
      En el lugar que aparece Bolero Etxea hoy en día está la TORRE IZARRA.

      Eliminar