martes, 12 de enero de 2016

BESAIDE 1965



Beste batzuetan ere komentatu dut mendiak beti tiratu ninduela eta Euskal Herriko gailur asko zapaldu ditut, bakarrik edo lagun taldean. Noizean behin, saritxoren bat jasotzen genuen horrenbeste mendi gailur egiteagatik. Eta orduan oso harro agertzen ginen argazkirako.

1965 urtea zelakoan nago, eta Besaidera azaldu ginen, bertan domina ipini behar baitziguten, iganderoko irteeretan ibili ohi ginen lagunei. Goikaldean eserita nago, hirugarrena eskuinetik. Espero dut gainerakoak ezagutuko dituzuela. Bestela, galdetu  ... eta emango zaizu. 

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JESUS MARI ARZE 

He comentado en alguna otra ocasión que siempre me ha atraído el monte y durante años y años he aprovechado los días festivos para subir a las cimas más representativas de Euskal Herria. De vez en cuando, conseguía algún que otro premio por tal motivo. Y entonces aparecíamos orgullosos ante la cámara.

Estoy en que la foto corresponde a 1965. Nos fuimos a Besaide, donde nos iban a dar la correspondiente medalla por haber hollado no sé cuántas cumbres. Estoy sentado en la fila superior y soy el tercero por la derecha. Pienso que al resto reconoceréis. Si no, preguntad … y se os dará.

No hay comentarios:

Publicar un comentario