martes, 1 de mayo de 2018

ARRASATEKO LEHEN TXIRRINDULARIAK - PRIMEROS CICLISTAS MONDRAGONESES



Hementxe ditugu Arrasateko lehen kirol txirrindulariak. Argazki historikoa, bat ere zalantzarik gabe. Estatuan lehen txirrindulari norgehiagoketak 1911an hasi ziren eratzen modu ofizialean, eta urte hartan bertan Arrasaten ere ekin zioten lasterketak antolatzeari, zaletasuna aurretik bazetorren eta 1910eko albisteak badiren ere. Hartarako elkarte bat sortu zen 1911an: Sociedad Sport. Eta horren presidentea Jose Azkoaga Resusta izan zen. Argazkian agertzen da, eskuineko txirrindulariaren ezkerrean dago, gizon altua, bigoteduna.

Eta txirrindulariak? Nortzuk ziren orduko errepide zailetatik animatzen ziren ausartak? Argazkiko batzuk identifikatu ditugu: Ezkerretik hasita, lehen hiruak: Boni Iñurrigarro, Agustin Maidagan eta Juan Kruz Aranburu ditugu. Seigarrena, Leibar.

Bihar, "Hots begi danbolinak"  blogean 1911ko ekainaren 24ko lehen lasterketaren berri emango dut.


ARGAZKIA: LUIS MAIDAGAN
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

He aquí a los primeros deportistas ciclistas de Mondragón. Se trata, sin lugar a dudas, de una fotografía histórica, por su significado. Las pruebas ciclistas oficiales comenzaron en el Estado en 1911 y fue justo en ese año que se celebró la primera de las carreras en Mondragón, aunque la afición venía de antes, y existen noticias de 1910. Para reunir a los deportistas txirrindularis y posterior desarrollo del deporte en bicicleta, en 1911 se creó Sociedad Sport, cuyo primer presidente José Azkoaga Resusta aparece en la fotografía, a la izquierda del ciclista de la derecha, alto y con bigote.

¿Y qué decir de los ciclistas? ¿Quiénes eran los valientes que se atrevían por aquella carreteras? Hemos reconocido a algunos. Veamos: comenzando por la izquierda, los tres primeros son: Boni Iñurrigarro, Agustín Maidagan y Juan Cruz Aranburu. El sexto es Leibar.

Mañana, en el blog "Hots begi danbolinak"  daré noticias de aquella primera prueba deportiva, llevada a cabo el 24 de junio de 1911.

No hay comentarios:

Publicar un comentario