martes, 8 de mayo de 2018

ITURRIPE ZAHARRA. 1945. VIEJO ITURRIPE


Juventud Deportiva de Acción Católica (JDAC) elkartea 1941eko ekainaren 1.ean jaio zen herriko Ekintza Katolikoaren baitan,  eta , besteak beste, tokiko futbolaren kudeaketari ekin zion.   Aurreneko lehendakaria Jose Aiala izan zen. Gertatu zen 1943 urtean Maalako futbol zelai zaharra utzi behar izan zela, ELMAk bere hedapen industrialerako erosi baitzuen. Eta JDACtik beste toki baten bila hasi behar izan zuten. Iturripeko zelaietara jo zuten begia eta negoziazioei ekin zieten.

Gehienetan gertatzen den bezala, aurreneko aurrekontuetatik zifra handiagoetako beste batera heldu zen eta JDACk inkesta bat egin zuen 1945ean, herritarrak futbol zelaia nahi ote zuten ezagutzeko. Eta baiezkotan noraino zeuden prest euren diru ekarpenekin Iturripeko obrak finantzatzeko. Adibidez, terrenoaren erosketa 50.000 pezetatan zegoen iragarrita eta bikoiztu egin zen kostoa.


Argazkia, 1845eko maiatzekoa da, eta artean obrak amaitu gabe daude.  Iturripe zaharra 1945eko ekainaren 24an inauguratu zen.
 
ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La entidad Juventud Deportiva de Acción Católica (JDAC) nació el 1 de junio de 1941, en el seno del movimiento Acción Católica y uno de sus objetivos era la gestión del movimiento futbolístico de la villa. Su primer presidente fue José Ayala. Sucedió que el hasta entonces campo de fútbol de Maala fue adquirido en 1943 por la empresa ELMA S.A para ampliación de sus actividades industriales. Y JDAC tuvo que buscar nuevo emplazamiento, poniendo los ojos en los terrenos de Iturripe, comenzando las negociaciones con sus propietarios.

Como suele suceder con mucha normalidad, los presupuestos iniciales no tuvieron nada que ver con los costos finales y, por ello, en 1945 JDAC realizó una encuesta a nivel local para conocer la opinión de los mondragoneses sobre el proyecto. Y en caso de verlo bien, saber hasta cuánto estarían dispuestos a ofrecer para la financiación. Como ejemplo, valga decir que el terreno estaba presupuestado en 50.000 pesetas y el precio final lo dobló.
 
La foto es de mayo de 1945, con las obras aún sin terminar. El viejo Iturripe se inauguró el 24 de junio de 1945.

No hay comentarios:

Publicar un comentario