martes, 29 de mayo de 2018

TXANGOAN. 1953. DE EXCURSION


Argazkiak 65 urte ditu eta Segoviako La Granjan dago aterata. Unión Cerrajerako teknikari batzuk Segovia, Palencia eta Valladolidetik ibili ziren, bidai kulturalean, 1953ko maiatzaren amaieran. Hortxe ditugu, parkeko zaintzaileak lagunduta (ezkerreko kapeladuna, noski) argazkilariari begira. 

Argazkiko pertsonaien artean aurpegi ezagun ugari ditugu, gehienak - ez naiz denak esatera ausartzen- iraganeko pertsonaiak bihurtuta. Eta bitxia egin zaidana da taldean Clemente Lopez Cano biatorista agertzea. Ezkerreko fraidea dugu, txaketa argiduneko Patxi Lopez de Goikoetxea eta, uste dut, Valentin Izar de Lafuente  Arrasateko Viatorren Klerigoen garaiko zuzendariaren artean dagoena. Clemente 1960an heldu zen Arrasatera, biatoristen zuzendaritza hartzera.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La fotografía tiene 65 años y está sacada en La Granja segoviana. Técnicos de Unión Cerrajera organizaron a finales de mayo de 1953 un viaje cultural por las provincias de Segovia, Palencia y Valladolid. Y ahí los tenemos, acompañados por el guarda del parque, el del sombrero de la izquierda, por supuesto.

Entre los personajes que aparecen hay muchas caras conocidas.  La mayoría de ellos forman parte ya de la historia de nuestro pueblo. Me ha llamado la atención que esté entre ellos el viatorista Clemente López Cano. Es el fraile de la izquierda, entre Patxi López de Goikoetxea, de chaqueta clara, y - creo- el director de los Clérigos de San Viator de la época Valentín Izar de Lafuente. Clemente llegó a Mondragón en 1960, cuando se hizo cargo de la dirección de los viatoristas.

No hay comentarios:

Publicar un comentario