martes, 15 de mayo de 2018

ROMEO GORRIA MINISTROA ARRASATEN. 1963



Atzo, maiatzaren 14, berrogeita hamabost urte eman ziren Jesus Romeo Gorria lan ministro espainiarra Arrasatera heldu zenetik, hemengo kooperatiba industrialei bisita bat egiteko. Zazpi urte zeramatzaten kooperatibek martxan eta ordurako euren ospea estatu osora zegoen zabalduta. Horregatik, ministroaren lehen bisita hark oihartzun handia izan zuen hemengo eta estatuko komunikabideetan. 

Ministroa ez zen bakarrik etorri. Manuel Valencia Remon Gipuzkoako gobernadore zibila, Antonio Epelde Diputazioako lehendakaria, Torkuato Fernandez Miranda Kooperazioaren Obra Sindikaleko burua, eta kargu publikotako zerrenda luze batek lagundu zion Arrasateraino. Herriko udal korporazioa zuten zain, Andres Bidaburu alkatearekin. Esan behar da Bidabururi ama hil zitzaiola bertan egunean eta hala ere presidentziako mahaian egon zen eserita. Horiezaz gain, Kooperatibetako zuzendariak, Eskola Profesionala eta Aprendizetako zuzendariak azaldu ziren, eta guztien buru zen Jose Maria Arizmendiarrieta.

Ulgorren Ekintza Aretoa bete egin zen Madrileko ordezkaritza hartzeko. Besteak beste, eta ohiko diskurtsoen ostean, ministroak diru kredituak  eman zizkien sei kooperatibari:

Ulgor: 478 bazkide, 6´150 milioi pezeta; Azkoitiko CAI: 68 bazkide, 3´4 milioi; Bergarako Industrias Mecánicas de Precisión: 31 bazkide, 1´5 milioi; Soraluzeko Talleres Soraluce: 75 bazkide, 3´750 milioi; Azkoitiko Izarraitz: 74 bazkide, 3´7 milioi; Arrasateko Talleres Arrasate: 53 bazkide, 2´65 milioi. 

Halaber, Lankide Aurrezki Kutxako zuzendari eta Eskola Politekniko berriaren sustapen batzordeburu zen Jose Mari Ormaetxeak plana azaldu zien hara bildutakoei. Egun hartakoa ere da, Alfonso Gorroñogoitiaren esaera ospetsua: “No somos rentistas, sino combatientes”

 ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Ayer,  14 de mayose cumplieron cincuenta y cinco años desde la visita del ministro de trabajo español Jesús Romeo Gorria al complejo industrial cooperativo de Mondragón. Estas llevaban no más de siete años funcionando y su fama había llegado a todos los rincones del estado. Es por ello que la visita del ministro y su séquito tuvo eco en la prensa estatal. 

El ministro no llegó solo sino que lo hizo acompañado de un largo plantel de cargos públicos. Alli estaban el gobernador civil de Gipuzkoa Manuel Valencia Remón, el presidente de la Diputación foral Antonio Epelde, el responsable de la Obra Sindical de Cooperación Torcuato Fernandez Miranda y otros. A todos ellos esperaba la corporación municipal en pleno, con el alcalde Andrés Bidaburu a la cabeza. Hay que resaltar que Bidaburu había perdido a su madre aquella misma mañana. No obstante, tomó asiento en la mesa presidencial. Además de los ediles, a la espera de la comitiva estaban los directores de las escuelas de Aprendices y Profesional. Y sobresaliendo entre todos Jose Maria Arizmendiarrieta.

El punto principal tuvo lugar en el Salón de Actos de Ulgor, donde además de los discursos de rigor, el ministro repartió seis créditos a otras tantas cooperativas:

Ulgor: 478 socios, 6´150 millones pesetas; CAI de Azkoitia: 68 socios, 3´4 millones; Industrias Mecánicas de Precisión de Bergara: 31 socios, 1´5 millones; Talleres Soraluce de Soraluze: 75 socios, 3´750 millones; Izarraitz de Azkoitia: 74 socios, 3´7 millones; Talleres Arrasate de Mondragón: 53 socios, 2´65 millones. 

El director de Caja Laboral Popular y, a la vez, de la Comisión Ejecutiva del Plan de Promoción de la Nueva Escuela Profesional, Jose Maria Ormaetxea, explicó los pormenores de aquél. Y es en ese día cuando Alfonso Gorroñogoitia dijo su famosa frase: “No somos rentistas, sino combatientes”

No hay comentarios:

Publicar un comentario