domingo, 22 de abril de 2012

SANTA BARBARAN, 1963-64


Hortxe gaude, 1963-64ko ikasleok. Eta hor nago ni, lehen lerroan, futbolista jarrera tipikoan makurtuta baina baloirik gabe. Santa Barbaran dago aterata argazkia eta atzean Udalaitz agertzen da, harro-harro. Gehienak arrasatearrak ginen, baina bada atxabaltar talde bat ere –handi samarra- eta eskoriatzar zein oñatiar banaka batzuk.

Ikastaro hau amaitu eta gutxira, lanean hasi nintzen. Ikastetxetik kanpo, nire denbora pasa auzoko lagunekin izaten zen (Sola kuadrila, hain zuzen). Adin honetan, gure entretenimentuak, gehienetan, San Juan auzoan izaten ziren : futbolean jolasten. Kontuan izan, sasoi hortan, gure ingurua polideportibo bat antzerakoa zela : gure auzoko plaza (gaur egun, Jose Mª Eguren) eta Zaldibarko frontoia.

Uda partean, pizinara joatea ere zen beste denbora pasa. Ostegun atsaldetan, mendira ere joaten ginen. Oso mundu txikia zen, baina adiskidetasun handia.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ISASMENDI


Ahí estamos, los alumnos del curso 1963-64. Y ahí estoy yo, en primera fila, agachado en la típica postura de los futbolistas, pero sin balón. La foto se sacó en Santa Bárbara y detrás aparece el Udalaitz, orgulloso a tope. La mayoría éramos mondragoneses, pero había un grupo bastante numeroso de Aretxabaleta y algunos otros de Eskoriatza y de Oñate.

Al terminar este curso comencé a trabajar. Mi tiempo de esparcimiento de aquella época lo aprovechaba con los amigos del barrio (la cuadrilla de Sola) Nuestro entretenimiento era por general, en el Barrio San Juan, el fútbol. Hay que tener en cuenta que nuestros alrededores conformaban lo más parecido a un polideportivo: nuestra propia plaza –Jose Mª Eguren- y el frontón Zaldibar.

En verano, íbamos a la piscina. Y los jueves a la tarde salíamos también al monte. Era un mundo pequeño, pero lleno de compañerismo.


No hay comentarios:

Publicar un comentario