domingo, 22 de abril de 2012

TXURI ZAKUR LEIALA


Ai ene! Zelako oroitzapenak ekartzen dizkidan argazki honek! Zigarrolan, amama Hermeneren etxean bizi nintzeneko garaia da.  Bisitan etorriko nintzen egun hartan Arrasate Pasealekuko amarenera. Eta hantxe nituen zain, nire ahizpa Txaro eta Txuri zakurra. Maitagarriak, biak.

Txuri txakur leiala zen, zintzoa. Kontatuko dizuedan istorioak begi bistan jartzen du zein nolako laguna genuen. Begira: zuetariko gehienok dakizuen bezala, ume ginela ostegun jai arratsaldeetan izan ohi genituen denbora-pasa haietako bat “gerretan” aritzea zen. Auzo edo kaleen arteko borrokak ziren nagusi; gehien bat mutilen artean, hori bai, baina neskok ere ez ginen liskar puntu haietatik oso urruti egoten. 

Gertatu zen, arratsalde batean “Mau-Mau”koak edo Zarugaldekoak –ez dut ongi oroitzen- etorri zirela gure kalera gu desafiatzera. Horretan ari zirela, Txuri gure alde atera zen eta mutil bihurriengana jo zuen zaunkaka, hortzak erakutsiz haiek ihes egin zezaten. Baina adur txarreko txoriak bere jokaldia burutu zuen une hartantxe, eta nondik agertu zen oraindik asmatu ezinik nabilen kamioi batek harrapatu zuen gure txakurtxoa. Eta hil egin zuen. Zorigaitza! Txuri heroi bat bezala joan zitzaigun.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: AMAIA AZPIAZU

¡Ay ene! ¡Qué recuerdos más entrañables me trae esta foto! Es la época que vivía en Zigarrola, en casa de la amama Hermene. Ese día de la foto vendría a visitar a mi ama, en el Paseo de Arrasate. Y allí les  tenía esperándome a mi hermana Txaro y al perro Txuri. Adorables los dos.

 Txuri fue un perro leal, fiel. La historia que voy a contar os dará una idea de lo amigo que éramos. Resulta que, como la mayoría conocéis, uno de los pasatiempos más utilizados en las tardes festivas de los jueves era jugar a “guerras” entre los chavales y chavalas de los barrios y calles. Si bien básicamente eran ellos quienes se zurraban, las chicas no solíamos estar muy lejos del campo de batalla. 

Cierto día nos encontrábamos en los prolegómenos de una pelea, no me acuerdo muy bien si contra los del “Mau-Mau” o los de Zarugalde, que habían venido a desafiarnos. En una de ésas, Txuri salió como una bala, ladrando y mostrando sus dientes, a fin de hacer poner los pies en polvorosa a nuestros enemigos. Pero quiso jugar su partida la mala suerte y un camión que en aquél mismo momento pasaba por allí atropelló a nuestro fiel compañero, matándolo en el acto. Fatalidad. Txuri murió como un héroe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario