martes, 17 de abril de 2012

TXANGOAN LEGUTIORA / DE EXCURSION A LEGUTIO-VILLARREAL




“Hau bai talde ederra! Garbi dago ez gaudela Arrasaten, baina arrasatearrez beteta dago argazkia. Legutioko ur bazterretan agertzen gara, 1957 inguruan. Urtegia bete berria zegoen eta aurreneko aldiz joan ginen txangoan bertaraino. Ez dut uste bainatu ginenik; ni behintzat ez.

...Autobusez egindako espedizioko burua nire aitajauna zen, Antonio Sologaistoa, amandre Kandida Iriarterekin batera argazki erdian azaltzen dena. Aitajauna ehiztaria zen, behintzat nik Unión Cerrajeraren Zaldispeko usakume-tiro lehiaketetan gogoratzen dut. Amandrea ogi-puxketa bat zen eta oso ondo eramaten nintzen berarekin. Berak atondutako bazkaria eramaten genuen txango haietan, eta ederto ematen genuen eguna, adiskide eta senideekin...

Osaba Pedrok ateratako argazkian gaudenok, sologaistoarrok ez ezik, abasolotarrak, heriztarrak eta narbaizatarrak. Gauden zortzi umeen artean ni naiz neskatila bakarra. Hori ere marka! Eta zortzietatik hiru gara 1949an jaiotakoak: Javier Usobiaga nire lehengusua –bigarrena ezkerretik- eta Javi Heriz –lurrean eserita osabaren kamerari beharrean auskalo nora begiratzen ari dena!”
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARGA MERCADER 

“¡Vaya cuadrilla! Está claro que no estábamos en Mondragón, pero la foto está llena de mondragoneses. Nos encontramos a orillas del embalse de Legutio-Villarreal, allá por 1957. Se acababa de llenar de agua y era la primera vez que nos acercábamos hasta la zona. No creo que nos bañamos en aquella ocasión, por lo menos yo...

... El cabeza de expedición en autobús fue mi abuelo Antonio Sologaistoa, quien junto a la abuela Cándida Iriarte aparece en el centro de la foto. El abuelo era cazador, o por lo menos yo le recuerdo en las instalaciones de tiro pichón de Unión Cerrajera en  Zaldispe. La abuela era un pedazo de pan y yo me llevaba muy bien con ella. A estas excursiones llevábamos la comida que ella preparaba y solíamos pasarlo fenomenal en compañía de familiares y amigos...

... En esta foto sacada por mi tío Pedro no solamente estamos sologaistoas, sino que también aparecen abasolos, herizes y narbaizas. ¡De los ocho niños que estamos soy la única chica! Eso también es marca... Y de los ocho, tres somos nacidos en 1949: mi primo Javier Usobiaga –segundo por la izquierda- y Javi Hériz –sentado en el suelo y que en vez de mirar a la cámara del tío vete a saber a donde lo hacía!”

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada