miércoles, 23 de mayo de 2012

AIZKORA-enean, SENDI GIROAN / EN AIZKORA, EN FAMILIA


Ekarpen berria nire aldetik, eta oraingoan Aizkora gure dendako jangelan gaude, kafeak, goxoki eta gutiziak zerbitzatzen ziren tokian, hain zuzen. Zeintzuk gaude? Begira: adinen arabera, amaren aldeko nire amandre Josefa, buru-zapiarekin. Une hartan 83 urte zituen eta guk beti ezagutu genuen itxura berdintsuarekin. Handik urtebetera hil zen.  Haren alboetan gure gurasoak: Luis eta Tomasa.

Aita Arrasaten jaio zen 1909an eta bertan hil zen 1962ko ekainaren 9an; egun batzuk barru, beraz, 50 urte. Ama oñatiarra genuen, baita 1909an munduratua eta 1995eko otsailaren 4an zendu zen, Santa Agedaren bezperan, hain justu. Atzean dagoena nire anaia Patri da, 13 urterekin orduan. Eta aurrealdean, bi muturretan, bikiak: Pedro eta biok. Nor naiz ni? Bai, eskuinekoa, amaren ondoan dagoena, oso ondo! Bost urte genituen. Datu horrekin, ez dut adierazi behar noiz atera zen argazkia.


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE MARI BALANZATEGI



Esta mi segunda foto está sacada en el comedor de la tienda Aizkora donde se servían cafés, pasteles, pastas, etc. Por edades, aparecemos nuestra abuela materna Josefa con buena montera, nuestros siempre la conocimos así. En aquel momento tenia 83 años y al año siguiente falleció. Después están nuestros padres Luis Y Tomasa.

Aita había nacido en Arrasate en 1909 y falleció el 9 de junio de 1962; dentro de unos días, por lo tanto, se cumplirán cincuenta años. Ama era oñatiarra, donde vino al mundo también en 1909, y murió la víspera de Santa Ageda de 1995, es decir un 4 de febrero. Quien aparece atrás es nuestro hermano Patri, con 13 años entonces. Y como final, a ambos lados, los gemelos, Pedro y el que os escribe. ¿Quién soy yo? ¡Efectivamente, muy bien, el de la derecha, junto a la madre!. Teníamos cinco años. O sea que me evito decir de cuándo es la foto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada