jueves, 3 de mayo de 2012

KUADRILLAKO MOJA // MONJA EN LA CUADRILLA


"Asko maite dut argazki hau. Oso lagun giro ederra gogorarazten dit. Nire amaren etxean gaude 1970 inguruan, eta kuadrillako Kontsuelo Vazquez mojak egin zigun bisita bati dagokio. Kontsuelok 1966ko irailaren 6an utzi zuen atzean ordurarteko bizimodua, eta hiru urte geroago (69-04-08) Karitateko Mesedeetako mojen lehen botoak  egin zituen. 

Kontsuelorekin oso harreman bizia daukat oraindik ere, eta sarritan hitz egiten dugu telefonoz. Gaurko ikuspegiarekin ulergaitza gerta daitekeen arren, guretzat garai hartan ez zitzaigun hain arraro egin Kontsuelo moja bihurtzea. Moja eta fraide ugari eman dituen herria da Arrasate, eta urte haietan ere gazte batzuk joan ziren komentura. Gogoratzen ditut Maria Asun Elgoibar, Margarita Uribeetxebarria, Bedia...

Erretratuko egun hartan lagunak bildu ginen nire amaren etxera eta hor gaude, ama, Kontsuelo, Mari Karmen Garay, ni neroni, Marije Madinabeitia nire lehengusina eta Mari Jose Vazquez. Handik ibiliko ziren ere, argazkian agertu ez arren, Marga eta Mila Belategi"


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: MARI JOSE UNZUETA
 

"Aprecio mucho esta foto. Me recuerda un magnífico ambiente de amistad. Estamos en casa de mi ama, hacia 1970, y corresponde a una visita que nos hizo nuestra amiga de cuadrilla Consuelo Vázquez. Consuelo decidió dejar atrás su hasta entonces modo de vida un 6 de septiembre de 1966 y tres años más tarde (08-04-69) hizo los primeros votos de monja Mercedaria de la Caridad. 

Con Consuelo mantengo una relación muy fluida y a menudo hablamos por teléfono. Aunque con la mentalidad de hoy resulte extraña la decisión de mi amiga, debo decir que para nosotras no nos chocó la postura de Consuelo. Mondragón ha sido un pueblo que ha dado muchas monjas y frailes, y también en aquellos años jóvenes de nuestra edad tomaron el camino del convento. Recuerdo a Maria Asun Elgoibar, Margarita Uribeetxebarria, Bedia...

El día de la foto, nos reunimos en casa de mi ama y allí estamos con ella, Consuelo, Mari Carmen Garay, yo, mi prima Marije Madinabeitia y Mari Jose Vázquez. Aunque no aparecen en la foto, por allá andarían también Marga y Mila Belategi"

No hay comentarios:

Publicar un comentario