viernes, 18 de mayo de 2012

TUNANTEAK!


Baietz dirudi artista handiak eginda ginela? Nolako itxura artistikoak, ezta? Gure herriak beti eman ditu musikari handiak eta gu ere ezin ginen gutxiago izan. Hortxe gaude, eskuinetik hasita, Mari Karmen Madinabeitia, Marilo del Campo, Kontxita Lazkano, Isabelita Crespo eta ni. Nolako errepoker musikala! Gure hamalau urterekin eta ospea munduko lau izkinetara hedatua, hori marka!

Esango al dizuet egia? Begira: ez dakit tuna osatzen genuen baina nahiko tunanteak ginela, hori bai. Nik ozta-ozta nekien gitarrari eusten. Klase batzuk hartu nituen Jesusita Etxebarriarekin, baina ezer gutxi. Eta gainerakoak antzerako parecido. 

Asuncion ikastetxeko mojetan –bai, “kukaratxetan”-  genbiltzan bostak, ikasturte berdinean, eta ez dut gogoratzen zergatik mozorrotu ginen egun hartan. Baina lotsa bat ere gabe, kalera atera eta Lasorenganaino heldu ginen, gure estreinaldi mundiala argazki batean betierekotzeko. Eta horrela gertatu da: argazkia ikusita, nork esango du orain gu ez ginela artista iaioak? Badaezpada ere, eta historian oker ager ez dadin, egia adierazi nahi izan dizuet. Hori bai, seguru nago egun hartan egundo gozatu genuela!

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEPI GOÑI

¿A que parece que estábamos hechas unas grandes artistas? ¡Vaya composición artística!  Nuestro pueblo ha tenido grandes músicos y nosotras no podíamos ser menos Ahí estamos, de derecha a izquierda: Mari Karmen Madinabeitia, Marilo del Campo, Kontxita Lazkano, Isabelita Crespo y yo. ¡Eso es un repóquer musical! Con nuestros catorce añitos y la fama extendida por todo el mundo ¡Qué nivel!


¿Os digo la verdad? Mirad: no sé si formábamos tuna... pero éramos bastante tunantes. Yo justo sabía sostener la guitarra. Había dado algunas clases con Jesusita Etxebarria, pero nada del otro mundo. Y las otras como yo, más o menos. 
 
Estudiábamos en la misma clase en el Colegio de la Asunción –sí, el de las “cucarachas”- y no recuerdo la razón para disfrazarnos aquel día. Lo que sí está claro es que sin pizca de vergüenza nos fuimos hasta Laso y le pedimos que nos inmortalizara en nuestro estreno mundial. Y así ha sucedido: viendo la foto, ¿quién es el majo que dice que no estábamos en la cumbre de nuestro éxito musical? Para que la historia no se tergiverse es por lo que he decidido contar la verdad. De lo que estoy segura es de que aquel día la gozamos de lo lindo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario