martes, 8 de mayo de 2012

ARBOLAPETA

Arbolapeta. Noiz? Hirurogeietako amaieran. Trafikoa ez zen hain handia eta zirkula zitekeen 
arren nahiko patxadatsua gertatzen zen handik oinez igarotzea. Beharbada gaur baino 
lasaiago ibil zitekeen,  nahiz eta Olarte kalea –orduan Toribio Agirre- erdi itxita dagoen
 ibilgailuetarako.  

Ezkerrean ikus daitekeenez, artean Aramaio errekaren estaldura egin gabe zegoen. 
Ordurako errekaren egoera kalamitosoa zen, zikindua eta kiratsa zeriola, batez ere uda partean. 
Berrogei urte geroago arraintxoak eta amuarrainen bat ere ikus daitezke, zorte apur batekin. 
Zerbaitetan, behintzat, irabazi egin dugu.



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: RAFA GARAY



Arbolapena ¿Cuándo? A finales de los sesenta. El tráfico no era  tan denso y aunque se podía 
circular resultaba bastante cómodo andar a pie por la zona. Seguramente se podía caminar 
más tranquilamente que hoy en día, aunque esté la calle Olarte –entonces denominada 
Toribio Agirre- medio cerrada a la circulación de coches.     
      
Por lo que se puede apreciar en la parte izquierda de la foto, el río Aramayona estaba aún sin tapar. La situación del río era ya para entonces calamitosa, sucio y desprendiendo un olor fétido, sobre todo en los meses de verano. Cuarenta años más tarde, con un poco de suerte podemos ver  pequeños pececillos y  alguna que otra trucha. En algo hemos ganado.                                   

No hay comentarios:

Publicar un comentario