lunes, 28 de mayo de 2012

“PRE”ko KLASEAN // EN LA CLASE DE “PRE”

Hementxe gaude: etorkizuna! Artista bat eginda nago, lehen lerroan, erdi-erdian, fraka motzetan, ikus daitezkeen guztien antzera. “PRE” klasean geunden, Calvo deitzen genuen eskolan. Gazteren batek ez badaki, argituko diot gure eskola gaurko Kulturaten zegoela – San Frantzisko ondoko eraikinean, egungo Sebero Plazan. Jolas tarteak plaza –“verduri”-ko baserritarren bat zirikatzen edota ferixal lekuko iturri ondoan futbolean ematen genituen.
Gu Eskola Profesionalera joatear geunden eta horixe zen azken urtea. Maisuak urte mordoa egin zuen Arrasaten. Don Bernardo Hernandez zen, pertsona ona.  Argazkia, dena den, San Jose ikastetxeko eskaileretan dago aterata. Argazkiko denen izen guztiak ez ditut emango, tarterik ez dudalako. Denak estimatzen ditut, jakina. Beraz, ez daitezela minduta sentitu. Lehen lerroan gaudenok, eskuinetik hasita, honakoak gara: Villar, Bragado, Lazkano, Bachiller, ni neu, Maskariano, Beitia, Atxa eta Pagoaga. 


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: LOREN GONZALEZ


!Aquí estamos: el futuro! Estoy hecho un artista, en medio-medio de la primera fila, en pantalón corto, como el resto... de los que vemos en el retrato. Estábamos en la clase de “PRE”, en la escuela denominada de Calvo. Por si alguien más joven no lo sabe, la escuela estaba en el actual Kulturate, edificio de San Francisco, teniendo la entrada por Sebero Altube. Los  recreos los pasabamos molestando a las caseras en la plaza –Verduri- o jugando al futbol en el ferial, al lado de la fuente.

Estábamos a punto de entrar en la Escuela Profesional y era nuestro último curso antes de dar el salto. El maestro que aparece en la foto hizo muchos años en Mondragón. Era Don Bernardo Hernández, buena persona..  La foto está sacada en las escaleras del Colegio de San José. Y aunque por razones de espacio no voy a dar los nombres de todos los que aparecemos en la foto, queda dicho que aprecio a todos, y que, por favor, no se enfaden si no les cito. Los que estamos en primera fila somos: Villar, Bragado, Lazkano, Bachiller, un servidor, Maskariano, Beitia, Atxa y Pagoaga.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada