domingo, 13 de mayo de 2012

GARIBAY KALEA ELURTUTA


Gaurkoan ere elurretara itzultzen naiz, 1950eko negu gordinera. Gure adineko guztiok ezagutu ditugu berehala bazter hauek. Garibay kalea da.  Aldatu da apur bat, ezta? Trafikoa bide horretatik igarotzen ez zeneko garaia ezagutu genuen. O tempora!

Kontzezinoko komentua daukagu hondoan, gaurko gizarte-parametroekin neurtuz gero eraikin guztiz ulertezina. Eta ikusten ez dugun arren, haren ezkerrean eta parez pare –hain zuzen, bihurguneko izkinan- guardia zibilen erakin zaharra. Aurrez aurre Ricardo “Axal” Azkoagaren txaleta ageri da, 1934ko urriaren gertaera ilunetan heriotzatik libratu zen pertsonaia historikoarena. Egiteke dago bost urte geroago –1954an hain justu- jasoko zen Etxebarriarena. Eta eskuineko harrizko horma Barrena etxekoa da. Eta horren aurrez aurreko orubean Roneo, antzinako “Popillo” baserriaren terrenoetan eraikia.

Arrasaten hamarkadatan altueraz gainerakoak menderatu dituen eraikina – hots, Abade Etxea- agertzen da, bere handitasunean, Arrasate pasealekua eta Zerka Osteta kalearen arteko bista-mugarri gisa. Goi aldean, berriz, Santa Barbara parkeko zuhaitz biluztuek zeru grisera apuntatzen dute.

A! Eta gutariko nork esaten zuen orduan “Zerka Osteta” kalea? Lagunen artean, bederen, “Sekostietas” kalea zen. Noski, hitzaren esanahia ulertu gabe!



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


También hoy he vuelto a la nieve, al crudo invierno de 1950. Los de nuestra edad inmediatamente reconocemos estos rincones. Es la calle Garibay. Ha cambiado un poco ¿verdad? Conocimos una época en que el tráfico no pasaba por esa vía. O tempora!

Al fondo aparece el convento de la Concepción, edificio difícil de imaginar con los actuales parámetros sociológicos. Y aunque no lo podamos ver, a su izquierda y frente a él, justo haciendo curva, el viejo cuartel de la guardia civil. Frente a éste, el chalet de Ricardo “Axal” Azkoaga, personaje histórico que por los pelos se libró de la muerte en la revuelta de octubre de 1934. Está por levantar, a su lado, la casa de Etxebarria, que aparecería unos cinco años más tarde, concretamente en 1954. Y la pared de piedra de la derecha pertenece a la casa Barrena. Justo enfrente Roneo, levantada su mayor parte en los terrenos del antiguo caserío Popillo.

El edificio que durante décadas ha dominado en altura al resto de los del pueblo –la Casa Cural- aparece majestuoso, haciendo de  punto de confluencia visual del Paseo Arrasate y la calle Zerka Osteta. Dominando todo, el parque de Santa Bárbara, con sus árboles desnudos apuntando al cielo plomizo.

Por cierto, ¿Quién pronunciaba en nuestra época Zerka Osteta? En el círculo de mis amigos, por lo menos, pronunciábamos "Sekostietas". Por supuesto, sin tener ni idea del significado de la palabra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada