domingo, 13 de mayo de 2012

DUELA HIRUROGEITA BI URTE! // ¡HACE SESENTA Y DOS AÑOS!


Ziur aski, Arrasateko hiri-paisaian agertzen naizen nire lehen argazkia izango da hau. Kotxean dagoen umetxoa ni naiz-eta. Apurtxo bat aldatu dut kanpo-itxura, ezta? Orain ile gutxiago daukat bekoki gainean. 1950eko udaberria izango da. Ni artean Aramaion bizi nintzen, baina amandrearen etxera bisitatxoren bat egitera etorriko ginen –ekarriko ninduten- eta herriarekin ohitutzen joan nadin aterako ninduten. Nire izeko Pilar, Isabel Abetxuko "Zarraoa", nire ama eta Kontxita Aranak ez zuten aukera galdu nahi izan eta nire ondoan jarri ziren erretratoa ateratzeko. Kontxitak esku artean daraman txakurtxoa nirea da, badazpada ere.

Non gaude? Union Cerrajerako atezaindegiaren aurrean. Bihozkada izan balitz bezala, huraxe hautatu zuten argazkirako tokia, izan ere mende laurden bat geroago enpresa hartan hasi bainintzen lanean, eta ia hogei urtez atzealdean ikusten den atea ia-ia egunero gurutzatu nuen. Ikusten den beste erlikia bat trenbideko errailak dira, ez dakitenentzat esan behar baita atezaindegiaren aurretik igarotzen zela trena. Gogoratzen al dituzue ateko alde batera eta bestera trenbidean ziren kartel-posteak? SILBAR irakurtzen zen. Aurten berrogeita bost urte beteko dira abenduaren 31an, Vasco-Navarro tren zerbitzua kendu zitzaigunetik. Pena, ezta?


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL


Seguramente es la primera fotografía en la que aparezco formando parte del paisaje urbano de Mondragón. Porque tengo que decir que el niño que está en el cochecito soy yo. He cambiado un poco ¿no? Ahora tengo mucho menos pelo sobre la frente. Era la primavera de 1950. Yo aún vivía en Aramaiona, pero vendríamos –me traerían- aquel día a Mondragón a visitar a mi abuela y me sacaron a que me fuera acostumbrando al pueblo. Mi tía Pilar, Isabel Abetxuko "Zarraoa", mi madre y Kontxita Arana no quisieron perderse la oportunidad y se sacaron la foto conmigo. Por si hay dudas, el perrito que lleva Kontxita en sus manos era mío.

¿Dónde estamos? Justo enfrente de la portería de Unión Cerrajera. Como si se hubiera tratado de una premonición, eligieron aquel lugar para la foto, sin suponer obviamente que un cuarto de siglo más tarde iba a comenzar yo a trabajar en aquella empresa. Y durante veinte años,  casi casi diariamente crucé la puerta que se ve atrás. Otra de las reliquias que se aprecia en la foto son los raíles del tren. Porque, para los que no lo sepan, hay que decir que el tren pasaba por delante de la portería. ¿Recordáis los postes con cartel que existían a la izquierda y la derecha de la portería, sobre la vía? Ponían SILBAR. El 31 de diciembre de este año se cumplen cuarenta y cinco que nos quitaron el servicio del tren Vasco-Navarro. Qué pena ¿no os parece?

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada