Idatzi nuen bere egunean "Hots begi danbolinak" nire blogean zenbait lagunek maiatzaren lehenean ospatzen dutela euren Udalaitz egun partikularra. Gaur txoko honetara itzultzen dira lagun horiek, ongi merezia dutelako. Txintxo- txintxo, tipi-tapa, gorantz egingo dute datorren igandean Udalaitz tontorreraino, ohiturarekin kunplituz.
Arrasateko Maiatzaren 1eko taldea 1980an sortu zen eta hogeita bost urte bete zituenean, euren izana betierekotu nahi izan zuten, Udalaitzen bertan, plaka batean idatzitako bertsoarekin apainduz. Bertso egilea Luis Xabier Arrieta taldekidea da.
Duela 25 urte taldean
igotea izan zen gure ardura.
Hala ezagutu genuen
zure gailur eta antzinako hagina.
Ordutik ezkero orixe
bihurtu dugu urteroko ohitura,
Hasierako ustez
ezina, izerdiaz ekinez, orain egina.
Baieztapen horren lekukoa, plaka jarrita dagoen bazterreko
milurteko hagina egin zuten. Zorionak neska-mutilak!!
ARGAZKIAK:
PAKO AZPIAZU
KOMENTARIOAK:
JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Escribí en su día en mi blog "Hots begi danbolinak" sobre la
costumbre que un grupo de amigos tiene de subir al Udalaitz el día 1º de mayo.
Hoy ese gupo vuelve a este rincón porque se lo tiene bien merecido. Este póximo
domingo volverán a ascender hasta la cumbre, cumpliendo puntualmente con el
objetivo inicial.
El grupo 1º de Mayo nació en 1980, y al cumplir su primer cuarto de siglo
quisieron sus componentes inmortalizar la promesa con su peña. Para ello
fijaron una placa con unos bertsos, obra de Luis Xabier Arrieta.
Duela 25 urte taldean igotea izan zen gure
ardura.
Hala ezagutu genuen zure gailur eta
antzinako hagina.
Ordutik ezkero orixe bihurtu dugu urteroko
ohitura,
Hasierako ustez ezina, izerdiaz ekinez,
orain egina.
Testigo de todo ello fue el tejo milenario. ¡Felicidades, chavalas/es!