uztaila 21, 2025

KIROL INSTALAKUNTZAK - INSTALACIONES DEPORTIVAS: UNION CERRAJERA

 

Zaldispe baserri zaharraren terrenoetan eraiki zituen Union Cerrajerak bere kirol instalakuntzak, herri osoarentzat irekita. 1948ko uztailaren 24an inauguratu zituen, zarata handirik gabe. Enpresaren estiloa zen. Futbola, saskibaloia, tenisa, uso eta plater tiraketa eta, jakina, igeriketa izan ziren gehien ikusi eta praktikatu ahal izan genituen espezialitateak.

 Arrasateko herria modu eragingarriagoan gizarteratzeko ahalbideak ipini ziren martxan.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Union Cerrajera construyó sus instalaciones deportivas abiertas al público en general en los terrenos del antiguo caserío Zaldispe. Las inauguró el 24 de julio de 1948, sin mucho ruido. Era el estilo de la empresa. Fútbol, baloncesto, tenis, tiro pichón, tiro al plato y, por supuesto, natación fueron las especialidades que más pudimos ver y practicar.

 En definitiva, se pusieron en marcha vías que propiciaron una mayor cohesión social  de los mondragoneses.


IGERITOKI HAREN GAINEKO BERRI GEHIAGO - 

MÁS SOBRE AQUELLA PISCINA

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/07/melbourneko-olinpiadetarako.html

uztaila 15, 2025

DEBAN OINAK ETA BELAUNAK FRESKATZEN - EN DEBA REFRESCANDO PIES Y RODILLAS


 Debaraino heldu ziren egun pasa Arrasateko lagun talde hau 1950eko udaldian. Trenez egin zuten bidaia eta ikusten ez den arren, egundoko poltsak eraman zituzten bazkariarekin... eta edari apur batekin. Oraindik horietakoren batek gogoratzen duen moduan, sekulako barreak bota zituzten egun osoan, eta berriz ospatzekotan geratu ziren.

Hortxe daude Gorosabel, Ortubay, Aranburu, Zaitegi, Juldain, Iriondo, Gonzalez, Velez de Mendizabal, Azpiazu, Arana, Aranzabal... sendietako ordezkari alaiak...

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Este grupo de amigas mondragonesas llegó hasta Deba un día de asueto del verano de 1950.  Viajaron en tren y aunque no se vea, llevaron sus cestas bien servidas con comida... y algo de bebida. Como alguna de ellas todavía recuerda, pasaron un día fenomenal, con ganas de repetir.

Ahí tenemos a las alegres representantes de las familias  Gorosabel, Ortubay, Aranburu, Zaitegi, Juldain, Iriondo, González, Velez de Mendizabal, Azpiazu, Arana, Aranzabal...


uztaila 07, 2025

GARAGARTZA

Antonio Lezeta eta Maria Ignazia Etxebarria senar-emaztea – goian ezkerretik lehen biak- 1892an ezkondu ziren eta hiru seme-alaba izan zituzten: Simon – eserita lehena ezkerretik- Maria Luisa – eserita erdi ezkutatuta- eta Hilario -zutik eskuineko lehena.

Adineko beste bi andrak, Maria Ignaziaren ahizpak ziren:  Eulalia “Erregiña” eta Josefa. Eserita dauden neskatoak Asun -izekoa ezkutatzen duena- eta Margarita Lezeta Otaduy ahizpak dira, Simonen alabak.

Argazkia 1930 inguruan atera zen, "Isasigain" baserrian.

ARGAZKIA: MARGA ZUBIA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El matrimonio Antonio Lezeta y María Ignazia Etxebarria -los dos primeros arriba por la izquierda- se casaron en 1892 y tuvieron tres hijos: Simón -sentado primero por la izquierda, María Luisa -sentada medio oculta- e Hilario -primero de pie a la derecha.

Las otras dos abuelas eran hermanas de María Ignacia: Eulalia "Erregiña" y Josefa. Las pequeñas sentadas son las hermanas Asun -quien tapa a la tía- y Margarita Lezeta Otaduy, hijas de Simón.

La foto es de alrededor de 1930, realizada en el caserío "Isasigain"