1924ko maiatza berde kolorez etorri zen
Arrasatera, Maala aldetik. Zenbait
atzerapenen ostean Etxe Txikiak – edo Etxe Merkeak, esaten zitzaien bezala-
eraikitzeari ekin baitzitzaion apirilaren amaieran. Etxebizitzen eskasia arazo
larria zen herrian eta Union Cerrajerak bultzatutako ekimen hark arindu egingo
zuen estutasuna. Albiste itxaropentsua, beraz.
Etxe txikien harira, Madrileko prentsa
espezializatuak Unión Cerrajeraren etxaldearen gaineko aipamena egiten zuen.
Bertan irakur zitekeen, enpresak Nafarroako Arteaga etxegile sonatuari
enkargatu ziola 22 etxebizitza eraikitzea (gero 18 izan ziren), hasiera batean
bat eta biko solairutakoak, 3.500 eta 6.000 pezetaren arteko aurrekontuarekin.
Eta proiektuaren zuzendaritza Artetxe arkitektoari egokitu zitzaiola azaltzen
zuen “La Construcción moderna” zeritzan
aldizkariak.
Esan behar da,
Primo de Riveraren diktadura garaian (1923-1930) “etxe merkeak”
eraikitzeko kanpaina izan zela Espainiako
enpresetako langileentzat, Alemania, Austria eta europar beste lurralde
batzuetan ematen zen modeloari jarraiki. Union Cerrajerak ere erosi zituen terreno batzuk, Maalan, eta 18
etxe prestatu zituen. Errekurtsu murritzekin eraiki ziren arren, etxe haiek
arrazoizko irizpide arkitektonikoekin diseinatu ziren, espazioari eta
hirigintzari begiratuz. UCEM-ek estilo bat markatu zuen etxegintzan ere
Arrasaten, oraindik ere – ehun urte beranduago- herriko hirigintzaren gaineko
arduradunentzat eredu argigarria dena Ehun urte betetzen dira aurten, beraz,
etxe haien eraikitze lanari ekin zitzaiola, eta hortxe daude, eredugarriak.
KOMENTARIOAK: KJOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Procedente de Maala, mayo de 1924 llegó a Mondragón vestido de verde. Después de varios retrasos, a finales de abril comenzó la construcción de las Casas Pequeñas -o Casas Baratas, como se las llamaba-. La escasez de vivienda era un grave problema en la localidad y esta iniciativa impulsada por Unión Cerrajera aliviaría el problema.