XX. mendearen lehen erdiaren amaieran hortxe agertzen zaigu Unión Cerrajera S.A-ren forjako tailerra, enpresaren eraikinik zaharrenetarikoa. Galdategiarekin batera, UCEMen sorreran bertan koka dezakegu tailer honena, bere ekoizpena lantegi osoaren osagarritzat jo daitekeena. Non zegoen? Gutxi gora behera, Nafarroa Etorbideko errotondaren mendi aldeko bidearen amaieran. Argazkia 1947-48koa da. Artean ormako ixtura gabe, argazkiaren erdialdeko ezkerraldean belardi bat ikusten da, zuhaixka batekin. Prestatzen ari zen igeritokiko parkearen zatitxo bat da.
Horretatik ez da ezer geratzen. Orain, zutik dagoen lantegi-eraikin ohi bakarra birmoldatzen ari dira, kultura gune bat egiteko. Lantegirako sarrera nagusia genuen igarobide estalian oraindik ere “Conductores Precaución” kartela ikus daiteke, bertatik egunero zirkulatzen ziren dozenaka kamioiren irudia ahalbidetzen duena. Eskertzekoa litzateke, kartela dagoenean utziko balitz, ahal balitz inguruko hormaren batean plaka bat jarrita, inguru osoan lantegi bat – Arrasateko enblematikoena- egon zela datozen belaunaldiei garbi adierazteko. Txiste dirudien arren, argazkia ateratzen ari nintzela pertsona batek, kartela zela eta, baieztatu zidan lehen hor autobus geltoki bat izan zela.
ARGAZKI ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Ahí tenemos un edificio de la Unión Cerrajera de la primera mitad del XX; se trata del taller de forja, uno de los más antiguos de la empresa. Junto a la fundición era taller puntal en la producción de la fábrica. ¿Dónde se encontraba? Aproximadamente, al fondo del vial entre la rotonda de Avenida de Navarra y el lado del monte. La foto está obtenida hacia 1947-48. Aún no se había levantado la pared de la piscina, y por eso podemos apreciar hacia la mitad izquierda de la foto un trozo de césped con un arbolito. Es parte de lo que sería el parque de la piscina.
No queda nada de todo eso. Hoy en día, el único edificio que permanece en pie de lo que fue realidad industrial es el que se está remodelando para convertirlo en centro cultural. Y el elemento referente que todavía podemos ver de todo aquel pasado es un cartel que dice “Conductores Precaución”, recordatorio de las docenas de camiones que diariamente atravesaban por aquel punto, entrada principal de la fábrica. Sería de agradecer que los responsables de la obra mantuvieran el cartel en su sitio, y que a la vez en alguna pared cercana se pusiera una placa recordando a las generaciones venideras qué significa el edificio que alberga la producción cultural. Porque, aunque parezca un chiste, cuando estaba sacando la foto una persona me afirmó que el cartel estaba allí porque el lugar fue antiguamente una estación de autobuses.
Una foto digna de ver de aquellos tiempos que funcionaba todo como se podía.
ErantzunEzabatueskerrik asko, Abel. ¡A seguir con salud!
EzabatuArgazkiak irudi ezagunak ekarri dosta baina kostatu zait kokatzen. Garai hartan deitzen zioten ‘tonilerixie’. Ezagutzen dut zeren eta nire aitak bertan lan egiten zuen, ezkerreko eraikinean. Erdiko eraikina zuk diozun bezala forjako tailerra zen, eta bertan batez ere trenbidetako trabiesak lotzeko ‘tornillo’ bereziak egiten zuten. Ezkerreko eraikinean trokelak eta forjarako moldeak egiten zuten, ia dena eskuz, zintzelarekin. Garai hartakoak artista batzuk ziren.
ErantzunEzabatuEraikin horren ezkerretan Michelinerako erruberen llantak egiten zuten eta ondoren Butanoko bonbonak egiteko eraikina jarri zuten.
Eskerrik asko Juan Bautista, zure informazio osagarriarengatik. Oso zehatza. Oroitzapen grafikoa ez ezik, sentimentala ere ezinbestekoa da bizipenak iraungo badu. Zuri esker beste urrats txiki bat egin dugu. Aurrera!!
EzabatuEskerrik asko guztioi.! Betidanik horrelako pabelioak oso gustokoa ditut, ladrilo eta burdina eta teilatuak ere bereziak eginak. Leku askotan dendora passatu ondoren erreziklazioa egin dute irudia goordettzen eta barrutik gaurko aplikazio kulturalak edo inbestgazioak edo abar egiten. Kataluinan eta Alemanian ikusi daiteke. Hemmen, eta ezkerrak! sarrerako edifizioa molddattzen ari dira, nahiz eta ikusteko niretzat behintzat baina hain polita ez zait iruditzen. Beno... zeozer da. Orango pebeloi bertiak ez dute ezer esaten -niri behintzat- Orrregatik beren botatzeko orduan arkitekto aldetik pena txikiagoa izango da.
ErantzunEzabatu