apirila 08, 2014

BOST AULKI LIBRE



Nire anaia Albertoren ezkontza eguna dugu, 1968ko irailaren 21ean. Suposatzen dut denak ezagutzen dituzuela, baina badaezpada ere azalduko dizuet zeintzuk diren enkorbatatuta agertzen diren lagunak. Begira, ezkerretik hasita: Jose Andres “Xandro” Arregi, Anton Okina, Iñaki Lopez de Munain, nire anaia, Pedro Berezibar, Esteban Arana eta Eusebio Unamuno. Eusebio guardia zibilek ederki astindu zuten behin baino gehiagotan, eta oso gazte hil zen.

Bost aulki libre ageri dira, bost  paperekin, izen bana dutenak. Zergatik? Koadrilako lau lagun kartzelan zeuden: Jose Antonio Jauregi, Luis Javier Arrieta, Ramon Urrizalki eta Agustin Bergaretxe. Bosgarrena lan bidaian zegoen eta ezin izan zuen zeremoniara azaldu: Jose Ramon Arrieta. Ez zeudenentzako oroitzapena izan zen.




ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSE IGNAZIO ZAITEGI



Es una foto del día de la boda de mi hermano Alberto, celebrada el 21 de septiembre de 1968. Supongo que habréis conocido a todos los encorbatados, pero por si acaso, de izquierda a derecha aparecen: Jose Andres “Xandro” Arregi, Anton Okina, Iñaki Lopez de Munain, mi hermano, Pedro Berezibar, Esteban Arana y Eusebio Unamuno. A este último los guardias civiles le zurraron bien en varias ocasiones, y murió muy joven.

En primera fila hay cinco sillas libres, con cinco papeles que lleva cada uno un nombre. ¿Por qué? Cuatro amigos de la cuadrilla estaban en la cárcel: José Antonio Jauregi, Luis Javier Arrieta, Ramón Urrizalki y Agustin Bergaretxe. El quinto, José Ramón Arrieta, se encontraba de viaje de trabajo y no pudo asistir a la ceremonia. Era un recuerdo por los ausentes.

3 iruzkin:

  1. Kaixo, Eusebio zenaren familiakoa naiz eta asko poztu nau zuen komentarioa ikusteak, izan ere, etxean beti komentatu da torturen ondorioak izan zirela bere heriotzaren arrazoi. Baina ezer gutxi dakit horretaz, komentarioak besterik ez. Horrela balitz, frankismoaren biktima litzateke? Mila esker

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Frankismoaren biktimak alde guztietatik agertzen dira. Hildakoak, desagertuak, kartzeleratuak eta ongi jipoitutakoak; eta, oro har, beren oihu isilarekin erregimen frankistaren zama pairatu zuten demokrata guztiok. Gertatzen dena, ordea, denborako distantziak itxura aldatu egiten dituela oroitzapenak, ezabatzeraino iritsiz. Horregatik da garrantzitsua, behin eta berriz azalaraztea iraganeko ur lohia, horren usain kirastua ahaz ez dezagun.

      Ezabatu
  2. Eskerrikasko berriro ere, zenbat daukagun oraindik ere gogoratzeko!

    ErantzunEzabatu