uztaila 25, 2017

KANPANZAR 1952

Aurten Kanpanzarrera, bai? Ez dira bat edo bi bakarrik izango, San Ignazio egunean aprobetxatuz, haraino hurbilduko direnak. Baina, jakina, ez da iraganekoa! Ohiturak aldatuz doaz gizartearen beraren bilakaerarekin, eta lehen giza jario eder eta emaituezina zenak indarra galdu du. Hala ere, badira oraindik ere Bizkaia eta Gipuzkoako mugako zelaitxora doazenak, lasaitasun eta une goxo batzuen bila.

Argazkikoak 1952ko uztailaren 31an heldu ziren Kanpanzarrera. Eta argazkilariaren aurrean ipini ziren, guk gaur jakin genezan ohitura zaharrei eusten zietela. Hona hemen lagunen - batzuen- izenak: Felipe Vitoria, Armendia, XX, Murguzur, Migel Bolinaga, XX, Artxubi; soinujolea: Ignazio Ezkurra. Eserita: Pablo Lasa (betaurrekoduna) Jose Lasa, Jose Mari Arregi "Artxubi" eta XX.


ARGAZKIA: IBAN BOLINAGA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

¿Subiremos este año a Kanpanzar? No serán ni uno ni dos los que lleguen hasta aquellos parajes, aprovechando el día de San Ignacio. Pero, sin duda, no es lo de otros tiempos. Las costumbres cambian a velocidad sideral: igual que la propia sociedad. De todos modos, todavía hay quienes llegan hasta la campa de la muga de Bizkaia y Gipuzkoa en busca de un poco de paz y de un buen rato en compañía. 

Los de la fotografía lo hicieron el 31 de julio de 1952. Y posaron para el fotógrafo con la sana intención de dejarnos claro que respetaban las costumbres. Hemos identificado a la mayoría: Felipe Vitoria, Armendia, XX, Murguzur, Migel Bolinaga, XX, Artxubi; acordeonista: Ignazio Ezkurra. Sentados: Pablo Lasa (con gafas) Jose Lasa, Jose Mari Arregi "Artxubi" eta XX.

Kanpanzarri buruz gehiago / Más sobre Kanpanzar
http://1949arrasate.blogspot.com.es/2012/07/oporrak-atsedenerako-dira-las.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina