urtarrila 11, 2022

DANOK BAT. 1953


 "Danok Bat" elkartearen sanedrina? Litekeena da. Argazkia 1953koa da. Mahai ingurura eserita agertzen dira beteranoetako batzuk, bapo egin ondoren.  Elkartea 1935ean sortu zen, errepublika garaian. Lehenik bazkideek saladefiestas bat egin nahi zuten... baina ez zieten baimena eman eta Donostiakoen antzerako txoko bat martxan jartzea iruditu zitzaien formularik egokiena. Eta Biteri Etorbideko 10. zenbakian 
Martin Abarrategi "Martin Bixi"k zeukan etxabehe batean ireki zuten elkartea,  

Argazkia atera zeneko elkartearen lehendakaria Manuel Aranburu zen, mahai buruan jarrita. Bere ezkerrean, zutik, Modesto Zulueta. Aipatutakoak bezala, baditugu mahaian eseritakoen artean beste bazkide batzuk: ezkerretik, Jose Berezibar, Robustiano Zarraoa, Santiago Bastida "Xagu", XX, Rikardo Azkoaga "Axal"; eskuinean, goitik, XX,XX,  Pedro "Periko" Mendizabal, Fermin Martinez, XX. 

Zutik daudenen artetik, Zuluetaz gain,  Azkargorta, Velez de Mendizabal, Aranzabal eta Otaduy ezagutu ditut.

Norbaitek izenik gehi badezake... eskerrik asko!

ARGAZKIA: AMAIA AZPIAZU

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

¿El sanedrín de  "Danok Bat"? Podría ser. La fotografía es de 1953. Alrededor de la mesa aparecen algunos de los veteranos fundadores de la sociedad gastronómica.  Esta fue creada en 1935, durante la época republicana. En un principio, parece que los impulsores querían montar una sala de fiestas ... pero no consiguieron el permiso y pensaron que lo mejor sería preparar un txoko al estilo de los de la capital donostiarra. Y lo abrieron en un bajo del entonces nº 10 de la Avenida Viteri, propiedad de Martin Abarrategi "Martin Bixi"

El presidente de la asociación cuando se tomó la foto era Manuel Aranburu, sentado a la cabecera de la mesa. A su izquierda, de pie, Modesto Zulueta. Como los mencionados, aparecen otros socios sentados a la mesa: por la izquierda,  José Berezibar, Robustiano Zarraoa, Santiago Bastida "Xagu", XX,  Ricardo Azkoaga "Axal"; a la derecha, por arriba, XX XX,  Pedro "Perico" Mendizábal  Fermín Martinez, XX.

De entre los socios que están de pie, además de Zulueta, reconozco a Azkargorta, Velez de Mendizabal, Aranzabal y a Otaduy.

Si alguien puede aportar nombres, agradecido.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina