urtarrila 06, 2026

UDALAN BAZKALDU BERRI - RECIEN COMIDOS EN UDALA


 Argazkiko lagunak Udalara igo ziren, tipi-tapa, Pildain tabernak erakarrita,  bertan ederto ematen baitzuten jatera. Sukaldari ona zen baserriko andrea, eta arrasatear askok zuten jomuga gastronomikoa Udalaitz azpiko bazter hura. Behintzat argazkiko gizonezkoak bapo bazkaldu ei zuten, euren aurpegiengatik… eta erakusten dituzten zigarro puruengatik.

Bazkaltzera igotakoak honakoak ditugu,. Eserita ezkerretik, David Zaitegi, Markos “Aizkora” Balanzategi, Iñaki Gorospe; makurtuta Pako Arriaran; eta zutik, Periko “Etxezuri” Abasolo, eta beraiekin bazkaltzera apuntatu zen eibartar bat.

Emakumeak, ordea, ez ditugu ezagutu, ahaleginak egin arren. Ia norbaitek argitzen digun.

Argazkia 1952koa izan daiteke. Eta baliteke egilea “Ventxes” Lasagabaster izatea.

ARGAZKIA: JOSE IGNAZIO ZAITEGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Los personajes masculinos de la foto subieron, tipi-tapa, al barrio de Udala, atraídos por la taberna Pildain, con gran fama en los alrededores por su cocina. La etxekoandre debía de ser  excelente cocinera, y aquel rincón bajo el Udalaitz era el destino gastronómico de muchos mondragoneses. Al menos los de la foto debieron de comer muy bien, a juzgar por su semblante… y los cigarros puros que muestran.

Los que subieron a comer aquel día fueron: sentados por la izquierda, David Zaitegi, Markos "Aizkora" Balanzategi, Iñaki Gorospe; agachado Pako Arriaran; y de pie, Periko "Etxezuri" Abasolo, y un eibarrés que se apuntó para al grupo.

Sin embargo, a pesar de los esfuerzos no hemos reconocido a las mujeres. A ver si alguien nos aclara la nebulosa.

La foto es de alrededor de 1952. Y el autor, seguramente, "Ventxes" Lasagabaster.