urtarrila 14, 2024

Podcast. 1924 URTEARI HASIERA EMANEZ. Podcast


Jesus Trincado

“1924. urteari hasiera emanez ” ipini diot izenburua gaurko argazkiari. Eta hain zuzen ere, duela ehun urte Arrasaten emandako albiste bati dagokio erretratoa. Konkretuki Jesus Trincado Baños arrasatearrak Donostiako egunkari baten titularrak irabazi baitzituen, “Un gran artista” zioena. Jesus Trincado arrasatear peto-peto horietakoa izan zen, 1909an jaioa.

Baina 2024an sartu berri garenez, begira dezagun zer gertatzen zen Arrasaten duela mende oso bateko urtarril hartan.

===================.

Primo de Riveraren diktadurapean bizi zen  estatuan, eta noski Arrasateko udaletxera ere horren eragina heldu zen. Direktorioaren agindupera osatu zen udala eta 1923ko urritik Melkiades Jauregibarria zen alkatea. Udal kudeaketan 1924. urteari, beraz, Jauregibarriarekin eman zitzaion ongi etorria. Diodan, dena den, urte hartako martxoan, beste agindu baten bitartez Dagoberto Resustak hartu zuen agintaritza udaletxean.

Prentsara jo dut, 1924ko hasieran Arrasaten zer bizi zen jakiteko. Eta honako albiste honekin egin dut topo, urteari hasiera ematen ziona: Biteriko lorategiak bertan behera utzita zeuden. Bai, Udalak ez bide zien arreta handirik ipintzen eta umeteriak txikizioak egiten zituen jolaserako orduetan. Arrasateko korrespontsalak gogoratzen zuen moduan, Pedro Biteriri ere zor zitzaion Azoka Plaza eta zioenez urte hartan 8.000 pezeta garbiko irabaziak utziko zituen zergen bitartez; eta bere idazkia amaitzeko galdetzen zuen kazetariak: ezin al du Udalak diru horretatik apur bat zaintzaile bat kontratatzean inbertitu?

===================.

1924 urteko Errege Egunean -Arrasaten diru biltze bat egin zen. Helburua Txinako umeen aldeko laguntza eragitea zen, eta horretarako auzoz auzo eta kalez kale ibili ziren ume arrasatear biltzaileak txinatar erara jantzi ziren eta, kronikak dioenez, diru kopuru handi lortu zen.

Diruarekin pozik geratuko zen beste bat Jose Otxoa txistularia izan zen, udal funtzionario izendatu berria. Ordura arteko txistulari titularrak 210 pezeta kobratzen zituen urtero, eta berari urtarrilaren 7ko udal bilkura osoak soldata 260 pezetatan jartzen erabaki zuen.

Urtarrilaren 7ko bilkuran ere Udalak herriko bolatokia eta frontoiaren urteko kudeaketa enkantean jarri zituen. Bolatokiaren zerbitzua Antonio Madinabeitiak eraman zuen 102 pezetatan, eta frontoian Juan Zaitegik 125  pezetaren truke.

Eta urtarrilaren 13an egundo haize boladak izan bide ziren Arrasateko inguruetan; teilak haizetik zihoazen eta jendea arrisku handirekin ibiltzen zen kaleetan. Kalterik handiena Maala futbol zelaiaren inguruan eman zen. ELMA enpresa sortu berriaren tailerreko teilatua haizeak metro batera altxatu zuen eta eraikina behera erori zen. Kalteak 10.000 pezetatan baloratu ziren. Zorionez ez zen kalte pertsonalik gertatu.

===================.

Duela mende osoko Arrasate hartako giroaren gaineko ideia egiten jarraitzeko, diodan, urtarrilaren 13an pilota partidua izan zela, Afrikan zeuden herriko soldaduen premiak arintzearen alde. Mondragones II eta Velez de Mendizabal aritu ziren Zarraoa eta Zestonaren kontra. Lehenek irabazi zuten samur. 165 pezeta bildu ziren, eta diru biltzaileak Faustina Arregi, Narzisa Ayastuy eta Maria Isasi andereñoak izan ziren.

Eta urtarrilaren 13an futbolean Club Deportivo Mondragónek Bergarako Alkartasunaren kontra jokatu zuen Maalako futbol zelaian. Mondrak honako ekipoa azaldu zuen: Madinabeitia; Herrera, Azkoaga; Arregi, Zabarte, Mondragón; Mendizabal, Oianguren, Orobengoa, Ubago eta Zarraoa. Etxekoek irabazi zuten 1-0, Herrerak penaltyz sartutako golari esker.

Intzidentzia larriak izan bide ziren arbitroak jokalari bana kanporatu baitzituen, euren arteko liskarrarengatik. Kanporatutako arrasatearra Azkoaga izan zen. Kronika egileak dioenez, Bergarako jarraitzaileek bortizki erreakzionatu zuten eta guardia zibilek interbenitu behar izan zuten iskanbila handiagoetara ez pasatzeko.

Baina egun haietako albisteen artetik gehien atsegin izan dudana, herriko neskei egiten zitzaien deialdiarekin du zerikusirik. Club Deportivo Mondragonek dei berezia egiten zien neska arrasatearrei, kirolaren praktikarako izena eman zezaten; eta klubak agintzen zuen, futbolaren praktikarako ez ezik, tenis eta mendizaletasunari eragiteko ere bitartekoak ipiniko zituela.

Deialdi garrantzitsua, bai horixe!

urtarrila 09, 2024

GERRAN IBILTZEKO BAIMENAK - SALVOCONDUCTOS DE GUERRA


Rigoberto Aranzabal Aranzabal arrasatearra XX. mendearen lehen erdiko Arrasateko mediku bat izan zen, garaikideek oso estimatua. Maximo Aranzabalen semea zen, eta karrikiritarren zuzeneko lehengusua.

Gaurko argazkiek darakuskite gerra garaian handik eta hemendik ibili zela Rigoberto bere zientzia aplikatzen. Horretarako baimenak behar zituen,  eta horiexek dira gaur dakartzadanak.

Frankistak Arrasatera sartu aurretik dago sinatua goikoa. Besteak, ordea, herria  behin erori ondoren. Langraiz Okara joan ahal izateko idazkiaren atze aldean agertzen diren izenetako bi zaizkit ezagunak: Joakin Urrutia, Garagartzako apaiza; Joakin Alkorta, Uribarri auzoko apaiza. Biak franko zaleak. Zertara zihoazen Langraizera? Miranda de Ebron kontzentrazio esparru bat zela ezaguna da, baina Langraiz Okakoa ez zen martxan 1940ra arte jarri. Ziurrenik, presondegiko arrasatearren bat bisitatzera joango zen apaizekin.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El mondragonés Rigoberto Aranzabal Aranzabal fue un médico de la primera mitad del siglo XX que ejerció en su pueblo natal, muy apreciado por sus contemporáneos. Era hijo de Máximo Aranzabal y, directamente primo de los Karrikiri.

Las fotos de hoy muestran que durante la guerra, Rigoberto estuvo de aquí para allá aplicando sus conocimientos de galeno. Para eso necesitaba autorizaciones, que son las tres que se pueden ver.

El de arriba está firmado antes de la entrada de los franquistas a Mondragón. Los otros, sin embargo, una vez tomada la villa. Me son familiares dos de los nombres que aparecen en la parte de atrás del salvoconducto para poder ir a Nanclares de la Oca: Joaquín Urrutia, cura de Garagarza; Joaquín Alkorta, cura del barrio de Uribarri. Los dos franquistas. ¿A qué iban a Nanclares de Oca? Es conocido que existió un campo de concentración en Miranda de Ebro, pero el de Nanclares de Oca (Gárabo) no se puso en marcha hasta 1940. Muy probablemente viajaría acompañado de los sacerdotes para visitar a algún mondragonés preso.












 

urtarrila 02, 2024

MONDRAGONES HIRU ATANOREN KONTRA - MONDRAGONÉS CONTRA TRES ATANOS

 


Argazkia 1925eko urrikoa da, Eibarren aterata, x batekin markatuta dagoen pilotariaren ezkontza agurreko bazkarian. Atano II zen ezkontzera zihoana, eta orduko eskuko pilotaririk ospetsuenak bildu ziren bazkarira adiskidetasuna erakusteko:

Eserita ezkerretik: Ulazia, Marino, Mondragonés, Errasti, Txapasta, Zabala II eta Artamendi.

Zutik ezkerretik: Artazo II, Irureta, Atano II, Atano III eta Altuna.

Sekulako pilotari sorta ederra!

Garai hartan Mondragonés-Atano III-ren arteko lehia zen nagusi, artean txapelduna arrasatearra bazen ere, 1916tik. 1926 urteari egundoko partidu batekin eman zitzaion hasiera, urtarrilaren 1enean, Bergarako pilota lekuan: Zabala II-Mondragonés / Atano II, Atano III eta Atano IV.ren aurka. Frontoia jendez lepo zegoen, Euskal Herriko hainbat tokitatik iritsita. Katedrak 20-15 kantatu zuen arrasatearraren alde jokoari ekin aurretik.

Adituak ez ziren okertu, Zabala eta Mondragonés gertatu baitziren garaile, 22-13. Kronikek ziotenez, urte askotxoko erregetza geratzen zitzaion artean Juan Bautista Azkarateri.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La foto es de octubre de 1925, en Eibar, durante la comida de despedida de soltero del pelotari marcado con una x. Quien se casaba era Atano II, y  los pelotaris de mano más famosos de la época se acercaron a testimoniarle su amistad:

Sentados por la izquierda: Ulazia, Marino, Mondragonés, Errasti, Txapasta, Zabala II y Artamendi.

De pie por la izquierda: Artazo II, Irureta, Atano II, Atano III y Altuna.

¡Vaya plantel de pelotaris!

En aquel entonces existía gran rivalidad entre Mondragonés y Atano III, aunque el campeón seguía siendo el arrasatearra, desde 1916. El año 1926 comenzó con un gran partido, celebrado  el 1 de enero en el frontón de Bergara: Zabala II-Mondragonés / Atano II, Atano III y Atano IV. El frontón estaba a rebosar de gente, llegada desde muchos puntos de Euskal Herria. La cátedra antes de comenzar el juego cantó 20-15 a favor del mondragonés  y su pareja.

Los expertos no se equivocaron porque Zabala y Mondragonés se impusieron, 22-13. Según las crónicas, a Juan Bautista Azkarate le quedaban todavía muchos años de reinado.

ARRASATEKO PILOTARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO / PARA SABER MÁS DE LA PELOTA EN MONDRAGÓN

https://txemax3.blogspot.com/2021/05/pilota-arrasaten-istorioak.html


abendua 26, 2023

HIRU ETXADI BERRI - TRES NUEVOS VECINDARIOS

2023an zehar Arrasaten errealitatea egin diren hiru etxadi berri. Herritar askoren ametsak gordetzen dira Uribesalgo, Polmetasa eta Zaldispeko etxeen barruan. Bete egin daitezela jabeen iragarpenak.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Tres nuevos bloques de viviendas que se han hecho realidad en Mondragón durante 2023. En el interior de las casas de Uribesalgo, Polmetasa y Zaldispe se guardan los sueños de cientos de vecinos. Que se cumplan las expectativas de los propietarios



abendua 19, 2023

SANTAMASAK 1955. DANTZAN


Dotore jantzita gaude, ezta? 1955 inguruan geunden, Santo Tomasen bezperan. Kalera atera aurretik pintxo-pintxo ipini ginen kameraren aurrean.

Zutik, ezkerretik: Pilar Barrena, Mertxe Trojaola, Arantza Urrurtia, Mari Karmen Bergaretxe, Mari Tere Otaduy. Makurtuta: ni, Elena Sagasta eta Ana Mari Altuna

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JUANI UGARTE

Estamos elegantes ¿verdad? Sería 1955, fiesta de Santo Tomás. Antes de salir a la calle nos pusimos así de guapas delante de la cámara.

De pie, por la izquierda: Pilar Barrena, Mertxe Trojaola, Arantza Urrurtia, Mari Karmen Bergaretxe, Mari Tere Otaduy. Agachadas: yo, Elena Sagasta y Ana Mari Altuna

abendua 12, 2023

TXIZALEKU

 

Gerra aurreko eta osteko higiene-egoera kaxkarrari aurre egitearren Udalak erabaki zuen txizaleku publiko berriak irekitzea. Nire datuen arabera, lehen Erdiko kalean eta parrokiako Kanpartopean ziren, hormaren kontrako “sistemarekin”, hots, gizonentzat bakarrik.

Argazkikoak 40.etan jarri zituen Udalak, bi sexuentzat,  eta 70.etara arte egon ziren irekita, herriko Portaloian. Oso instalakuntza modernoak ziren sasoirako, eta erabili egiten ziren. Horiek ixtean ospitale zaharreko izkina batera eraman zituen Udalak.

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Para hacer frente a la mala situación higiénica de antes y después de la guerra, el Ayuntamiento decidió abrir un nuevo urinario público. Tengo dos referencias anteriores que los situaban en la calle del Medio y bajo la torre parroquial, con el sencillo "sistema" de contra la pared. Sólo varones.

La fotografía corresponde a los preparados en los años cuarenta, que se mantuvieron abiertos hasta mitad de los setenta, en el  Portalón, para ambos sexos. Eran unas instalaciones muy modernas para la época, y se aprovechaban. Al cerrarse, estas fueron trasladadas a una esquina del antiguo hospital.



abendua 05, 2023

VILLA AMPARO

Villa Amparo, 1965 inguruan

Dagoberto Resusta Mujika eta Luisa Vicenta Hevia Azkoaga arrasatearren alaba zen Amparo, 1916an Arrasaten jaioa. Bikoteak izan zituen bost alabetatik bosgarrena zen Amparo. Aitak etxea eraikitzea erabaki zuen eta alabaren izena hautatu zuen harentzat. Bitxikeria bezala diodan Dagobertok 1912an etxea jasotzeko baimena lortu zuenean, herrian “Dagoberto Bergara aldera joiak bizitzen”…, Maalako bazterrak urruti zirela adierazi guran nonbait. Dagoberto 1934ko urriaren 5eko iraultzaren liskarretan erail zuten.

Villa Amparo 1976an lurreratu zen. Bere tokian dagoen eraikina, behe aldean oraintsu arte Mapfreren bulegoak zirenekoa da.

ARGAZKIAK: MARIA LUISA MARTIN-MORO, JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL ETA ALBERTO LOITI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Amparo Resusta Hevia, 1920 urte inguruan, Villa Amparon
(Maria Luisa Martin-Moro)

Amparo, nacida en Mondragón en 1916, era hija de los mondragoneses Dagoberto Resusta Mujika y Luisa Vicenta Hevia Azkoaga. De las cinco hijas que tuvo el matrimonio Amparo fue la quinta. Su padre decidió construir una nueva vivienda para la familia y eligió para ella el nombre de su hija pequeña. Como curiosidad diré que cuando Dagoberto en 1912 consiguió el permiso municipal para hacer su nueva casa, en Mondragón se decía “Dagoberto se va a vivir a Bergara”…, seguramente por lo lejanos que parecían entonces los alrededores de Maala. Dagoberto fue asesinado en los incidentes del 5 de Octubre de 1934.

Villa Amparo se demolió en 1976.  En su lugar está el edificio que en su planta baja albergaba hasta hace muy poco las oficinas de Mapfre.

Villa Amparo, etxe txikien ostean (Alberto Loiti)