iraila 21, 2025

1949koak GASTEIZERA - LOS DE 1949, A VITORIA-GASTEIZ

 


Larunbatean, urriaren 18an, elkartuko gara, egun zoragarri bat pasatzeko, EAEko hiriburuan.

EGITARAUA

Irteera Jokin Zaitegi plazaren ondoko autobus geltokitik (9:00/9:30).

Bisita Arkeologia eta Naipe (BIBAT) Museoetara

Poteo kulturala salda eta pintxoekin.

Bazkaria, goi mailako jatetxe batean.. Menu bikainaz gozatuko dugu.


Nos reuniremos el sabado 18 de Octubre, para pasar un excelente día en la capital de la C.A.V /EUSKADI


                                          PROGRAMA


Salida de la parada de Bus que está junto a la plaza Jokin Zaitegi ( 9/9,30)

Visita a los museos arqueológico y del naipe (BIBAT)

Poteo cultural con caldito y pinchos

Comida en un restaurante de primera, donde degustaremos un excelente menú.



OHAR GARRANTZITSUAK / NOTAS I MPORTANTES


50 euro ingresatu behar dira LABORAL KUTXAN: ES7730 3500 01 57 0010169841.

Izen ematea, urriaren 5 baino lehenago.


El importe que adelantaremos será de 50 €. El n°de Cta de LABORAL KUTXA para hacer el ingreso del adelanto es ES7730 3500 01 57 0010169841.

Conviene que nos apuntemos antes del 5 de Octubre para cerrar el menú y el tipo de autobús


iraila 16, 2025

NAFARROAN BARRENA - POR NAVARRA


 Mendizale talde arrasatear bat Nafarroako lurretatik barrena ibili zen, 1965eko abuztuan. Txango haren gaineko testigantza grafikoa geratu zen eta gaurko bi argazkiak horren lekukoak dira.

Argazkian, zutik, Aranguren, Trojaola, Arregi (Alvaro);  eserita, Ugalde, Mendizabal, Zabalo, Zubiaga, Arregi (Angel) eta Jose Maria Bergara Iturbe Arrasateko apaiza. Otsagabian zeuden.

Ahuritze, Orreaga, Otsagabia, Isaba, Leire, Xabier eta Zangoza ibilbidea egin zuten, astebeteko martxan.

Beheko argazkian Abodi mendilerrora heldu ondoren.

ARGAZKIAK: ALVARO ARREGI

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Un grupo de montañeros arrasatearras caminó por tierras navarras en agosto de 1965. De aquel viaje quedó constancia gráfica y las fotografías de hoy son testigo de ello.

En la foto de arriba, de pie, Aranguren, Trojaola, Arregi (Álvaro); sentado, Ugalde, Mendizábal. Zabalo, Zubiaga, Arregi (Ángel) y José María Bergara Iturbe, cura entonces destinado en Mondragón. Estaban en Otsagabia.

Hicieron el recorrido de Ahuritze, Roncesvalles, Otsagabia, Isaba, Leire, Xabier y Zangoza, una marcha de una semana.

En la foto de abajo aparecen tras haber llegado a la sierra de Abodi.



iraila 09, 2025

ARANTZAZUN ERROMES.1955. PEREGRINAS EN ARANZAZU

 

Arantzazuko basilika berria 1955eko irailaren 9an inauguratu zen. Gipuzkoa osotik jende andana igo zen Arantzazuraino, goizeko 6 1/2etan Oñatitik abiatu zen erromesaldian. Egon ziren beste batzuk kotxez igo zirenak, baina horiek goi mailako agintariak ziren, artzapezpiku, gotzain, ministro eta abar.

Arrasatetik ere lagun asko joan zen eta argazkikoek horren lekukotasuna ematen digute. Eurak dira: goian, Altuna, Ugarte, Sagasta, Altuna; behean, Martiartu, Vitoria, Muxika. Jai eguna eta inaugurazioko zeremoniak aprobetxatu zituzten egun eder bat emateko.

Gaur duela hirurogeita hamar urte,

ARGAZKIA: JUANI UGARTE

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

La nueva basílica de Arantzazu se inauguró el 9 de septiembre de 1955. Aquel día llegó hasta Arantzazu un gran gentío procedente de toda Gipuzkoa y otros territorios. A las 6´30 de la mañana partió a pie desde Oñati una magna peregrinación. Hubo lógicamente quienes subieron en coche: arzobispos, obispos, ministros, etc.

Hubo numerosa presencia mondragonesa, como lo atestigua la fotografía. Son: arriba, Altuna, Ugarte, Sagasta, Altuna; abajo, Martiartu, Vitoria, Muxika. Amigas que aprovecharon la festividad y la ceremonia de inauguración para pasar un estupendo día.

Hoy hace setenta años.



iraila 02, 2025

IZTUETA ETA ARRASATE

 

Juan Ignazio Iztueta dantzari, idazle eta historialari gipuzkoarraren margo bat dakart gaur txoko honetara. Oso modu arinean erlaziona dezaket Iztueta eta Arrasate, baina bada une bat, interesgarria gertatu zena eta hartatik abuztuan  ehun eta laurogei urte bete zirelako, hona hemen zergatia. 

1845eko abuztuan Espainiako Isabel II erreginak Arrasaten eman zuen astebete, Santa Agedako urak hartzen. Ospakizunen artean, izan zen bat, ondorio politikoak utzi zituena. Horrezaz "Hots begi danbolinak" blogean aritu naiz. Abuztuaren 17an herriko plazan dantzatu zen "Brokel Dantza"rako dantzariak Iztuetaren aginduetara ibili ziren. Arrasatearrak izango al ziren dantzariak?.

Iztueta ez zen Arrasatera agertu ahal izan, gaixorik baitzegoen. Eta biharamunean hil bazen ere, garaiz heldu zitzaizkion bere mutilen emanaldiari buruz. Jon Etxaideren "Amasei seme Euskalerriko" liburuan irakurtzen da, Iztuetari buruz:

“Iztuetak irurogeita emezortzi urte zitularik, Españako Erregin ama-alabak Santa Agedako ur-etxera etorririk ziran. Iztuetak berak prestatu zun aien aurrean omenaldi antzo dantzatu bear zun taldea. Etzun ordea dantzariari laguntzerik izan eguna eldu zanean, gaixo erori baitzan artean. Iztueta iltzer zegoen, baiñan il aurretik dantzarien albisteak eldu zitzaizkion eta Zaldibiko dantzari paregabeak pozez beterik esan zion alboan zeukan apaizari: “Ondo gera; mutillen berri onak ditugu” Zaldibin eman zun azken arnasa, 1845eko dagonillaren 18an” 


ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Hoy traigo a este rincón un cuadro donde se nos muestra al extraordinario dantzari, escritor e historiador guipuzcoano Juan Ignazio Iztueta, pintado por Antonio Valverde “Ayalde”. Relacionar Iztueta y Mondragón sólo lo puedo hacer de una manera muy ligera, pero hay un momento interesante que sucedió en agosto de 1845 y al haberse cumplido ciento ochenta años de aquello, quiero darlo a conocer.

En agosto de 1845, la reina Isabel II de España pasó una semana en Mondragón, tomando las aguas en el balneario de Santa Ageda. Entre las celebraciones programadas por la visita hubo una que dejó consecuencias políticas. Ya lo he dado a conocer en el blog "Hots begi danbolinak". Aquel día, 17 de agosto, dantzaris preparados especialmente por Iztueta ejecutaron en la plaza mondragonesa el “Brokel Dantza”. ¿Eran los dantzaris mondragoneses?

Iztueta no pudo presentarse en Arrasate por encontrarse enfermo. Y aunque murió al día siguiente, le comunicaron a tiempo el éxito en la actuación de sus muchachos. En el libro de Jon Etxaide "Amasei seme Euskalerriko" leemos, traducido al español,  a propósito de Iztueta:

"Cuando Iztueta tenía setenta y ocho años,  la Reina de España y su madre acudieron al balneario de aguas de Santa Águeda. El propio Iztueta había preparado el grupo que bailaría ante ellas como homenaje. Sin embargo, no pudo acompañar a los dantzaris cuando llegó el día, pues había enfermado. Iztueta estaba a punto de morir, pero antes le llegaron noticias dela actuación y el incomparable bailarín de Zaldibia dijo con alegría al sacerdote que se encontraba a su lado: «Estamos bien; tenemos buenas noticias de los chicos». Murió en Zaldibia el 18 de agosto de 1845"


uztaila 21, 2025

KIROL INSTALAKUNTZAK - INSTALACIONES DEPORTIVAS: UNION CERRAJERA

 

Zaldispe baserri zaharraren terrenoetan eraiki zituen Union Cerrajerak bere kirol instalakuntzak, herri osoarentzat irekita. 1948ko uztailaren 24an inauguratu zituen, zarata handirik gabe. Enpresaren estiloa zen. Futbola, saskibaloia, tenisa, uso eta plater tiraketa eta, jakina, igeriketa izan ziren gehien ikusi eta praktikatu ahal izan genituen espezialitateak.

 Arrasateko herria modu eragingarriagoan gizarteratzeko ahalbideak ipini ziren martxan.

ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Union Cerrajera construyó sus instalaciones deportivas abiertas al público en general en los terrenos del antiguo caserío Zaldispe. Las inauguró el 24 de julio de 1948, sin mucho ruido. Era el estilo de la empresa. Fútbol, baloncesto, tenis, tiro pichón, tiro al plato y, por supuesto, natación fueron las especialidades que más pudimos ver y practicar.

 En definitiva, se pusieron en marcha vías que propiciaron una mayor cohesión social  de los mondragoneses.


IGERITOKI HAREN GAINEKO BERRI GEHIAGO - 

MÁS SOBRE AQUELLA PISCINA

https://1949arrasate.blogspot.com/2023/07/melbourneko-olinpiadetarako.html

uztaila 15, 2025

DEBAN OINAK ETA BELAUNAK FRESKATZEN - EN DEBA REFRESCANDO PIES Y RODILLAS


 Debaraino heldu ziren egun pasa Arrasateko lagun talde hau 1950eko udaldian. Trenez egin zuten bidaia eta ikusten ez den arren, egundoko poltsak eraman zituzten bazkariarekin... eta edari apur batekin. Oraindik horietakoren batek gogoratzen duen moduan, sekulako barreak bota zituzten egun osoan, eta berriz ospatzekotan geratu ziren.

Hortxe daude Gorosabel, Ortubay, Aranburu, Zaitegi, Juldain, Iriondo, Gonzalez, Velez de Mendizabal, Azpiazu, Arana, Aranzabal... sendietako ordezkari alaiak...

ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

Este grupo de amigas mondragonesas llegó hasta Deba un día de asueto del verano de 1950.  Viajaron en tren y aunque no se vea, llevaron sus cestas bien servidas con comida... y algo de bebida. Como alguna de ellas todavía recuerda, pasaron un día fenomenal, con ganas de repetir.

Ahí tenemos a las alegres representantes de las familias  Gorosabel, Ortubay, Aranburu, Zaitegi, Juldain, Iriondo, González, Velez de Mendizabal, Azpiazu, Arana, Aranzabal...


uztaila 07, 2025

GARAGARTZA

Antonio Lezeta eta Maria Ignazia Etxebarria senar-emaztea – goian ezkerretik lehen biak- 1892an ezkondu ziren eta hiru seme-alaba izan zituzten: Simon – eserita lehena ezkerretik- Maria Luisa – eserita erdi ezkutatuta- eta Hilario -zutik eskuineko lehena.

Adineko beste bi andrak, Maria Ignaziaren ahizpak ziren:  Eulalia “Erregiña” eta Josefa. Eserita dauden neskatoak Asun -izekoa ezkutatzen duena- eta Margarita Lezeta Otaduy ahizpak dira, Simonen alabak.

Argazkia 1930 inguruan atera zen, "Isasigain" baserrian.

ARGAZKIA: MARGA ZUBIA

KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL

El matrimonio Antonio Lezeta y María Ignazia Etxebarria -los dos primeros arriba por la izquierda- se casaron en 1892 y tuvieron tres hijos: Simón -sentado primero por la izquierda, María Luisa -sentada medio oculta- e Hilario -primero de pie a la derecha.

Las otras dos abuelas eran hermanas de María Ignacia: Eulalia "Erregiña" y Josefa. Las pequeñas sentadas son las hermanas Asun -quien tapa a la tía- y Margarita Lezeta Otaduy, hijas de Simón.

La foto es de alrededor de 1930, realizada en el caserío "Isasigain"