otsaila 25, 2014

BETI ARTE, EUGENIO!



Eugenio Axpe hil zitzaigun atzo eta adiskidea galtzeaz batera hamaika oroitzapen eder jarri zaizkit aurrean, txikitako egun haietatik bizi-bizirik dirautenak. Gaurko erretratoak harenganako lotura animikoa adierazten du, ezagutu genuen guztion baitan geratu baita gizakume zintzo, eskuzabal eta zuzenaren irudi ez hilkorra. 

San Jose ikastetxeko urrutiko garaietara garamatza argazkiak, 1961-62 kurtsoan hain zuzen, batxilergoko hirugarrenean, eta hortxe ageri gara etorkizunari irribarretsu heldu guran. Horrela aritu zen beti Eugenio eta bere bizitzaren hondarretan ere, orduan bezalatsu, eredua eman digu bere portaerarekin. 

Beti arte adiskide!



ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL



Ha muerto Eugenio Axpe y con su desaparición han brotado de inmediato recuerdos imborrables, que se mantienen vivos desde nuestros años infantiles. La foto de hoy quiere ser una demostración de unión anímica con Eugenio, subrayando que ha quedado en todos nosotros la imágen inmortal de un amigo fiel, espléndido en su acercamiento al prójimo y recto en su proceder diario. 

El retrato nos lleva a los lejanos años del Colegio de San José, concretamente al curso 1961-62, de tercero de bachiller, época en que comenzábamos a mirar al futuro con ilusión. Así procedió siempre Eugenio, quien nos ha dado ejemplo de honestidad vital hasta los últimos momentos. 

¡Hasta siempre, amigo!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina