Biatoristen ikasgeletatik igaro ginenok ongi ezagutzen genuen lau orrialdetako asteroko albistari apaltxoa, jarduera izpirituala eta ikastetxeko bizimoduaren gaineko berriak eskaintzen zituena. GOY ARGI zuen izenburua, eta Magdalena kaleko Goya Moldiztegian argitaratzen zen larunbatetan. Pribilegiatutzat hatzen genuen gure burua, baldin eta asteko azken ikas-eguneko arratsaldean Jose Azkareteren lantegira bidaltzen bagintuzten aldizkariaren bila.
Atze aldeko abisteak ziren gehien bat irakurtzen genituenak, han agertzen baitziren gure etorkizun materialarekin erlazionatutakoak (izpiritualak geroko uzten genituen): azterketak, notak, igandeko zine egitaraua ...
ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
Las noticias que más nos interesaban eran las de la contraportada, ya que allí podíamos informarnos sobre nuestro futuro material inmediato (el espiritual lo dejábamos para más tarde): exámenes, notas, cartelera del cine para el domingo etc.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina