martes, 11 de febrero de 2020

MAGDALENA OSLA S.L

Magdalena Oslaren anagrama
Edozein herritako industria historia, enpresa handiek eta baita txikiek egiten dute. Arrasateko iraganean hizki maiuskulaz agertzen zaizkigun enpresen artean UCEM, ELMA, ASAM... ditugu. Baina badira beste hamaika euren produktuei balio erantsi polita eskaini dietenak, eta gaurkoan horietako bat gogoratu nahi dut, Magdalena Osla S.L deitu zena.

Magdalena Osla empresa Fakundo Kortabarriaren inguruan sortu zen. Fundiciones Magdalena S.L, 1941eko apirilaren 25ean jarri zen abian eta tailerra zegoen kaleari zegokion enpresaren izena, Magdalena kaleko 1. zenbakian, historikoki izen bereko ospitalea egon zen tokian. Ramon Agirre –bazkide kapitalista- Fakundo Kortabarria, Domingo Arenaza eta Jesus Leibar izan ziren bazkide sortzaileak, azken hiruak industrian eta batez ere burdinazko urtzagintzan adituak. Enpresa martxan jartzeko, aurreko beste bati erosi zizkioten, 1941eko apirilaren 1ean makineria eta lanabesak: egoitza berdinean ziharduen eta Evaristo Arzamendirena zen Fundiciones Calamari. Hogeitabost egun geroago sinatu zuten bazkideek Fundiciones Magdalena S.L-ren sortze idazkia. 
 
Fakundo Kortabarria
Baina zailtasunak lehen unetik azaldu zitzaizkien, alde batetik tailerreko kokapena ez baitzen egokiena urtzagintzarako eta, bestetik, lehia oso handia zelako. Arrasaten bertan bazen beste enpresa bat Osla S.L izenekoa, antzerako zailtasunetatik pasatzen ari bide zena. Beraz, bi enpresan ados jarri eta biak disolbatu ondoren Magdalena Osla S.Lri eman zioten gorputza,  1942ko abenduaren 16an.

Enpresa berriaren bazkideak Ignazio Ubiria, Fakundo Kortabarria, Damian Sagastizabal, Ceferino Mendizabal, Damaso Azkoaga, Jesus Mendizabal, Pedro Goitia, Luis Galdos, Pedro Murgoitio eta Balendin Letona izan ziren. Kortabarria eta Sagastizabal ziren Magdalenako bazkidetzatik abentura berriarengatik apustu egin zutenak. Gainerakoak, Letona ezik, Oslako enpresaren bazkide ohiak genituen. Hiru ehun mila pezetako kapitala izenpetu zuten eta egoitza sozialak, behin behingoz, Magdalena kalearen 1ean iraun zuen.
 
Igela






Su baxuko xafla
















Ferreteriako gaiak eta burdinazko urtzagintzaren katalogo zabala izan ziren enpresa berriaren produktuak. Zortzi urte geroago lantegia Zaldibar auzora, trenbidearen bestaldera igaro zen. Eta egoitza industriala Magdalena Osla S.L laurogeietan desagertu arte bertan egon zen arren, helbide fiskala Gasteizera igaro zuen 1954an.
 
ARGAZKIAK ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL 

La historia industrial del lugar no la conforman solamente las empresas grandes, sino que viene a ser una suma de las aportaciones de las que, sin importar el tamaño, han batallado en el mercado con mayor o menor éxito. Unión Cerrajera, Elma, Asam, La Industrial Cerrajera han sido algunas de las más sobresalientes. Pero hay otro montón de ellas que han sabido ofrecer un valor añadido interesante a sus productos, cual es la que hoy traigo a este rincón: Magdalena Osla S.L  

La empresa denominada Magdalena Osla surgió alrededor de la figura de Facundo Kortabarria. Este oñatiarra había creado en Mondragón el 25 de abril de 1941 la denominada Fundiciones Magdalena S.L, dándole el nombre del lugar donde estaba ubicado el taller, el nº 1 de la calle Magdalena, justo en el sitio donde se erigió siglos atrás el hospital con ese nombre. Fueron tres los socios industriales iniciadores: el citado Kortabarria, Domingo Arenaza y Jesús Leibar, especialistas en fundición de hierro; y hubo un cuarto socio, capitalista, Ramón Agirre. Antes de establecerse ellos, ya existía otra empresa en aquel lugar: Fundiciones Calamari, perteneciente a Evaristo Arzamendi, a quien compraron los nuevos industriales la maquinaria y herramientas. Tras la adquisición se firmó la escritura de constitución de Fundiciones Magdalena S.L. 

Las dificultades no tardaron en aparecer, principalmente por la propia ubicación del taller que no debían de ser muy adecuadas, con lo que las exigencias del Ayuntamiento eran cada vez mayores. Por otra parte, coincidió el momento con un recrudecimiento de la competencia. En Mondragón existía otra empresa de las mismas características, Osla S.L, que estaba pasando por los mismos avatares, y vistas las circunstancias las dos entidades decidieron fusionarse y crear Magdalena Osla S.L, lo que hicieron el 16 de diciembre de 1942. 

Los socios de la nueva empresa eran Ignacio Ubiria, Facundo Kortabarria,  Damián Sagastizabal, Ceferino Mendizabal, Dámaso Azkoaga, Jesús Mendizabal, Pedro Goitia, Luis Galdos, Pedro Mugoitio y Valentín Letona. Sagastizabal y Kortabarria pertenecían a la anterior Magdalena S.L mientras el resto, excepto, Letona provenían de Osla S.L. El capital desembolsado fue de trescientas mil pesetas y la sociedad tuvo su sede provisional en la calle Magdalena 1º. 

El catálogo amplio de la nueva empresa facilitó la creación de una interesante red de clientes. Ocho años más tarde, en 1950, la empresa trasladó sus talleres a una nueva planta en el barrio Zaldibar, al otro lado de la vía del ferrocarril, en un espacio industrial en expansión. Y allí permaneció hasta su desaparición a mediados de los años ochenta.

 
 Magdalena Osla S.L, Zaldibar auzoko pabilioian

1 comentario: