iraila 01, 2020

JUAN XXIII.arekin ERROMAN - EN ROMA CON JUAN XXIII


Arrasateko parrokiako abesbatzak bidai bat egin zuen 1960ko abuztuan Erromara. Ez zeraman ekitaldi artistikorik eskaintzeko asmorik, turismo egitea baitzen helburu nagusia. Eta, ahal bazuten, Juan XXIII Aita Santua ikustea. Bidai hartan ez zuen Jose Luis Iñarra parrokoak parte hartu ahal izan, pasaporte barik baitzegoen. Agintariek erretiratu zioten igarobidea, 339 euskal apaizek urte hartan bertan sinatutako eskutitz bat zela-eta. Baina Iñarrak eskatu zien abesbatzakideei, Aita Santuaren aurrean San Juan himnoa abestea, omenaldi gisa. Julian Sagasta organo jole herrikideak ahalbidetu zien arrasatearrei Castellgandolfo Juan XXIIIaren udako egoitzara sartzea

Argazkian, lehen lerroan, kideetako batzuk ikusten dira Castellgandolfon, gehienak bizkarra emanda: Arzamendi, Urzelay, Iraola, Zabaleta, Usandizaga, Heriz, Pagoaga, Iñarra... Garbi dago ez zutela bete ahal izan erretorearen nahia, txalo egitearekin konformatu behar izan zirelarik.

Noski, turismo egiteak Treviko iturrira eraman zituen abesbatzako kideak, bigarren argazkian ikus daitekeen bezala. Eta txanpoi bana bota zuten uretara, Erromara itultzeko konfiantzarekin.

Bidai hartako argazki gehiago ditugulako gu ere itzuliko gara txoko honetara beste behin.

ARGAZKIAK: ISABEL ARANBURUZABALA ETA EUSEBIO IÑARRA
KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL
.

El Coro parroquial de Mondragón realizó un viaje a Roma en Agosto de 1960. No llevaban intención de ofrecer espectáculo artístico, sino de hacer turismo. Y, si era posible, ver al Papa Juan XXIII. En aquel viaje no pudo participar el párroco José Luis Iñarra, al habérsele retirado el pasaporte por haber firmado el escrito que 339 sacerdotes habían elaborado en protesta por la situación de opresión que atravesaba el pueblo vasco. Iñarra pidió a los expedicionarios que si estaban delante del Papa cantaran el himno de San Juan, como pequeño homenaje. El organista arrasatearra Julián Sagasta consiguió que los mondragoneses accedieran a la residencia veraniega papal de Castellgandolfo. 

En la primera foto, en primera fila, vemos a varios miembros del coro en Castellgandolfo, la mayoría dando la espalda y mirando al Papa: Arzamendi, Urzelay, Iraola, Zabaleta, Usandizaga, Heriz, Pagoaga, Iñarra...No pudieron cumplir lo pedido por el párroco y se tuvieron que conformar con dedicarle a Juan XXIII un caluroso aplauso.
 
Por supuesto, también hicieron turismo, y no dejaron de visitar la fuente de Trevi, como se aprecia en la segunda foto. Lanzaron la moneda, con la esperanza de volver a Roma.

Tenemos más fotos de aquella expedición y es probable que volvamos algún otro día.

2 iruzkin: